Bilbo

Bizkaiko hiriburuaren hiri- eta gizarte-garapenarekin lotutako proiektu estrategikoa da, eta Zorrotzaurre berrikuntzaren uharte bihurtzera bideratuta dago.

Campusari buruz

Bilboko Campusa mugarri bat da hiriaren garapenean.

Hiri-izaera nabarmena du eta, Zorrotzaurreko industria-ondarea errespetatuz, enpresa teknologikoak eta jakintzaren arlokoak hartuko ditu Bilboko Campusak, uharte barruko bi kokalekutan: Iparraldeko muturrean, zentro teknologikoen eta erakunde akademikoen inguruko Gune bat eratuko da, esperimentazio aurreraturako eta kultura- eta sormen-sektorearekin lotutako ekimenetarako espazioekin; eta Hegoaldeko muturrean, Gune digitala egongo da, baita jakintzaren arloko konpainia eta startup intentsiboak ere.