Unibertsitatearen talentua: Zure negoziorako aukera

4gune enpresa+unibertsitatea

KSIgune Konexioak

Gure unibertsitateek duten talentua da herrialde berritzailea izaten laguntzen digun faktoreetako bat. Ingeniaritza Zientzia eta Teknologia, 4gune, eta KSIgune, Industria Sortzaile eta Kulturaletako klusterrek, enpresen eta unibertsitate arteko lankidetza arin, efikaz eta eraginkorra bultzatzen duten programak dituzte, arazoak gainditzen, berrikuntzak gauzatzen eta jakintzarekin negozioa egiten lagunduko dizutenak.

Jardunaldi honetan, 4gune Enpresa+Unibertsitatea eta KSIgune Konexioak programak, eta programa horiez baliatu diren zenbait enpresaren adibideak aurkeztuko ditugu. Unibertsitatearen talentua zure negoziorako aprobetxatzeko aukera bikaina.

Horregatik, urriaren 10ean, asteartea, 10:00etan, Euskadiko Parke Teknologikoaren Zamudio-Derio Campusean eta formato mistoan izango den jardunaldi honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.

Egitaraua:

10:00 Ongi etorria

Itziar Epalza, directora general de los Parques Tecnológicos de Euskadi.

10:05 Sarrera

Miren Artaraz, Unibertsitate Politika eta Koordinaziorako zuzendaria eta 4gune Ingeniaritza Zientzia eta Teknologia, eta KSIgune Industria Sortzaile eta Kulturaletako klusterren zuzendaria.

10:10 4Gune enpresa+unibertsitatea eta KSIgune Konexioak programen aurkezpena

Ruth Mayoral López, Goi Hezkuntzako programen arduraduna, Euskampus Fundazioa

10:25 Arrakasta-kasuak

  • Siemens Energía
  • ULMA
  • AIC
  • Unibertsitatea

11:05 Galderak

11:15 Kafea

IZENA EMAN HEMEN 

Xehetasunak

Data

2023-10-10

Ordua

10:00 - 11:15

Kokapena

Zamudio/Derio Campusa - Euskadiko Parke Teknologia

Antolatzailea

Euskadiko Parke Teknologikoa

Partekatu

Beste ekitaldiak