Ingeteamek trenbideko eta itsasoko negozio-arloetan haztearen aldeko apustua egin du

Bizkaia

Eduardo Jiménezek, Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen euskal industria-taldeko marketing zuzendariak, adierazi duenez Ingeteam dagoeneko potentzia bat da energia eolikoa sortzeari dagokionez. “Bigarren osagai-hornitzailerik garrantzitsuena gara, %14ko munduko merkatu-kuotarekin. Lehen mailako aerogeneradore-fabrikatzaileekin lanean dihardugu, Gamesa, Acciona eta Mitsubishi, esaterako”. Ingeteameko marketing-arduradunak “Ingeteam taldeak azkeneko urteotan izandako hazkunde garrantzitsua” gogorarazi du. “Gure fakturazioa 2005ean 210 milioikoa izatetik, 740 milioikoa izatera igaro da iazko ekitaldian, eta batez beste 3.700 langile ditugu”.

Eduardo Jiménezen ustez, taldearen garapen nabarmenaren giltzarrietako bat “Ikerketa eta Garapen (I+G) lanetan egindako ahalegin handia da, azken urtean arlo horretan 25 milioi inguru inbertitu ditugu eta”. Jiménezen arabera, Ingeteam taldeak “lau arlotan lanean dihardu: energia, industria, itsasontzigintza eta trenbide-trakzioa, energiaren sektorea garrantzitsuena bada ere, guztizko negozioaren %70 baita”.

Partekatu

Beste berri batzuk