Bizkaiko Teknologia Parkeko bezeroek nota onarekin baloratu dituzte parkeak eskaintzen dituen zerbitzuak

Bizkaia

Urtero legez, Bizkaiko Teknologia Parkeak bere bezeroei eskaintzen dizkien zerbitzuen 2009.urteari dagokion ebaluazioa egin du. Ebaluazioaren emaitzek erakusten dute Teknologia Parkeko bezeroek jasotako zerbitzuen balorazio positiboa egin dutela; izan ere Bezeroen arreta zerbitzuak 8,57ko bataz besteko puntuazioa jaso du; Zerbitzu Orokorrek 7,90ekoa eta Azpiegiturek berriz 7,47koa.

Azpiegituren alorrean, Inguruaren egokitasuna enpresarentzat, Parkearen mantentze orokorra eta Zuntz Optikoko Sarea dira notarik altuena jaso dutenak, aurreko urtekoak hobetuz. Iazko urtean zehar zuntz optikoa eta Wifi sareak hobetzeko egindako lanek islada izan dute, beraz, bezeroen erantzunetan. Zerbitzu Orokorren alorrean berriz, Teknologia Parkeko Harrera izan da hobekien baloratua. Bezeroen arreta zerbitzuari dagokionez, bai pertsonalaren erantzunak, adeitasunak, laguntzak zein eraginkortasunak oso balorazio ona jaso dute.

Inkestaren emaitzek hobetu beharreko arloak ere identifikatu dituzte. Alde batetik aparkalekuak; nahiz eta ebaluazio honetan aurreko urtekoan baino nota hobea lortu, aparkalekuak bezeroen kezka nagusienetakoa izaten jarraitzen du. Aipatzekoa da Bizkaiko Teknologia Parkeak hainbat ekimen abiarazi dituela arazoa ekiditzeko: alde batetik 205-207 eraikinetatik gertu aparkaleku berri bat egitea eta bestetik Partekatu Autoa proiektua. Era berean, Teknologia Parkeak mugikortasun azterketa bat ere egin du, garraio publikoa hobetzeko neurriak identifikatzeko.

Partekatu

Beste berri batzuk