APTEk eta Informazio Teknologien Fundazioak (FTI) lankidetza hitzarmen bat sinatu dute berrikuntza kudeatzeko masterra zabaltzeko

Araba

Joan den uztailaren 6an sinatu zen Andaluziako Parke Teknologikoaren egoitzan, Malagan, lankidetza hitzarmen hori Informazio Teknologien Fundazioaren (FTI) eta Espainiako Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkartearen artean (APTE). Juan Gascón, FTIko zuzendaria eta Felipe Romera, APTEko presidentea, izan ziren sinatzen eta ofizial egiten, hainbat gaietan hainbat urtetan bi erakundeek egin duten lankidetza.

Akordio horren bidez APTE erakundea Berrikuntza Kudeatzeko Masterraren laguntzaile ofizial bihurtuko da; masterra FTIk antolatzen du AMETICekin batera eta La SALLE negozio eskolarekin batera. Akordioaren edukia APTEk masterrari zabalkundea ematea da, eta hark esanda masterrean parte hartuko duten ikasleek abantailak izango dituzte matrikula egitean.

Partekatu

Beste berri batzuk