Txileko ordezkaritza batek Donostiako Teknologi Elkartegia bisitatu du

Gipuzkoa

  • Donostiako Teknologi Elkartegira egindako bisitaren helburua eredu arrakastatsuak eta berrikuntza sistema bat garatzeko dituzten plangintzetara egokitu ahal izateko esperientzi berritzaileak zehaztea izan da.

Txileko ordezkaritza bat Donostiako Teknologi Elkartegian izan zen uztailaren 6an. Taldea garapena eta berrikuntza arloetako Txileko lurralde ezberdinetako 25 arduradunek osotu dute. Gobernu hegoamerikarrak eta Europar Batasunak, SPRIren laguntzarekin finantziatutako sare-egitasmo baten bidez etorri dira, hain zuzen ere, “Lurralde berritzaileak sustatzeko berrikuntza lurralde sistema baten garapena bultzatzen” izeneko egitasmoa.

Donostiako Parkeaz gain, SPRIren nazioarteko arloak Euskadiko gainontzeko Teknologi Elkartegietara, EVEra, Ihobera eta Tecnaliara egindako bisitak ere antolatu ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk