Tech Tour Foroak ekitaldi bat izan du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

Azaroaren 30ean eta abenduaren 1ean ospatutako Tech Tour Foroan parte hartzeko aukeratutako 25 teknologi enpresek Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea bisitatu dute bigarren egunean.

Bisitaldian zuzenean ezagutu dute Parkearen historia eta bere 25 urteko ibilbidearen erronkarik handienak, baita egun Parkearen eginkizun nagusienak direnak ere, bai berrikuntza arloan zein azpiegituretakoan. Honez gain, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareaz eta bere zereginetaz ere jakin izan dute.

Honez aparte, eta Parkean dauden erakunde ezberdinen jardueraz jakiteko, Foroaren partehartzaileak Tecnalian eta Gaikerren izan dira eta euren instalazioak ikusi dituzte.Foroan parte hartu duten teknologi enpresak Europako hegoaldeko potentzialik handiena duten 25 konpainiak dira eta 20 adituk osotutako batzorde batek aukeratu zituen.

Kongresoa Tech Tour Europa elkarte independienteak bultzatu du eta Euskao Jaurlaritzaren Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren laguntza du, SPRIren bidez.

Partekatu

Beste berri batzuk