Donostiako Teknologi Parkeak eskeintzen dituen zerbitzuek bezeroengandik kalifikazio oso ona lortu dute

Gipuzkoa

Donostiako Teknologi Parkeak, beste urte betez, bere bezeroei eskeintzen dizkien zerbitzuen balorazioa egin du, asebetetze maila neurtzeko inkesta baten bidez, hau da bezeroen asebetetze maila ezagutzeko eta hobetzeko beharra duten zerbitzuak zehazteko parkeak duen tresnaren bidez.

Inkesta honetan parkearen hiru arlo neurtzen dira: bezeroarenganako arreta, azpiegitura eta zerbitzu orokorrak.

Oro har, 2011an zehar parkearen bezeroek adierazitako asebetetze- maila oso ona izan da eta 8,32 ko bataz besteko puntuazioa eman diote, 1etik 10ra bitarteko eskala batean.

Baloratuena erabiltzaileari edo bezeroari eskeintzen zaion arreta-zerbitzua izan da, 8,9ko kalifikazioarekin. Arlo honetako atal guztiek 8tik gorako kalifikazioa lortu dute: telefonoz eskeinitako arrera, 8,85ko puntuazioarekin, eta langilegoaren adeitasuna eta eraginkortasuna, 8,94koarekin.

Zerbitzu orokorrak 8,05ko kalifikazioa lortu du eta arlo honetan, eskaeren aurrean langilegoaren erantzun bizkorra eta eraginkorra izan da hoberen baloratu dutena, 8,35ko kalifikazioarekin, eta parkearen auditorioa eta bilera-gelak alokatze-zerbitzuak ea puntuazio bera izan du, 8,34koa, hain zuzen ere.

Azpiegituren arloak, besteak beste, 7,89 puntu lortu ditu eta gehien baloratutako atala inguruaren egokitasuna izan da, 8,62ko kalifikazioarekin. Azpiegituren arlo honetan puntuazio oso ona lortu dute baita, auditorioak eta bilera-gelek (8,29) eta eraikinek eta instalazioek orokorrean (8,03).

Aldiz, notarik baxuena seinaleztapenak izan du, bai urbanizazioari dagozkionak eta baita eraikinei dagozkienak ere, 7,06 eta 7,50 ko puntuazioekin, hurrenez hurren.

Atal hau hobetzeko asmoarekin Donostiako Parkeak ekimen desberdinak jarriko ditu martxan.

Partekatu

Beste berri batzuk