Apirilean abiaraziko da Barnetegi Teknologikoen bosgarren edizioa

Araba

Spri, 27/03/2012

 Gaur egun bizi dugun krisi garaian, gero eta garrantzi handiagoa dauka baliabide eta tresna teknologiko berriei buruzko ezagutza izateak, teknologia horiek merkatuan daukagun posizionamendua hobetzen lagunduko baitigute. Egungo Informazio Gizartean, dagoeneko ezagutzen ditugun gauzen bertsio digitalak agertzen dira, baina baita errealitate berriak ere. Gertatzen ari diren aldaketak ezagutzeko eta enpresa baten estrategiak nola egokitu behar duen identifikatzeko, ez da beharrezkoa teknologiak menperatzea, baina bai ordea eman dezaketen balioaren garrantzia zein den jakitea. Kontua ez da teknologia mota asko ezagutzea, baizik eta guztiak batera erabiliz gero, noraino irits gaitezkeen jakitea eta gure enpresako edo taldeko produkzio metodoak nola alda ditzaketen ikustea. Hortik abiatuta erabakiko dugu lagungarri ote zaigun teknologia horiek erabiltzea, hobekuntzak ekarriko dizkiguten ala ez, beste egoera batzuetan aplikatu daitezkeen, etab.

Barnetegi Teknologikoa edozein jarduera sektoretako enpresa txiki eta ertainetako kudeatzaileei edo zuzendaritza-karguei zuzenduta dago, eta 12 laguneko taldeak izaten dira gehienez. Barnetegi Teknologikoa ikastaro trinkoa da eta ingurune isolatuan antolatzen da, denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko. Bereziki pentsatuta dago IKTen balioa zein den transmititzeko, parte-hartzaileen ikuspegiarekin konbinatzeko, sinergiak, ideiak eta proiekzioak sortzeko eta antolakundeen mugimendu-ildo estrategikoak zehazteko.

Bi eratako barnetegi teknologikoak daude:

Deialdi irekiko Barnetegia. Edozein enpresatako kudeatzaileek edo zuzendaritza-karguek eman dezakete izena modalitate honetan.

Inskripzioa egiteko www.euskadinnova.net web orrira sartu behar da eta nahi den deialdi irekiko barnetegia aukeratu.

Deialdi zehatzeko Barnetegia enpresa taldeentzat. Modalitate hau talde homogeneoentzat bakarrik da; enpresa bateko taldeak izan daitezke edo enpresa elkarteak, kolektiboak, eta abar. Taldeko Barnetegi bat egiteko deitu 944037039 telefonora.

Partekatu

Beste berri batzuk