“Gazte ekintzaileak” udako campusa. Gasteizen ekiten ikasiko duzu.

Araba

Evolers-ek, Arabako Teknologi Parkeko CEIA eraikinean dagoen enpresak, % 10eko deskontua eskaintzen die “Gazte ekintzaileak” udako campusean izena emateko tarifan Arabako Teknologi Parkean dauden enpresetako langileei

Evolers, 22/05/2012

12 eta 14 urte artean badituzu, eman izena Gasteizko “Gazte ekintzaileak” Udako Campusean. Astebete emango duzu hor, eta ekintzailea izaten ikasiko duzu. Dinamikak eta jarduerak ditugu prestatuta ongi pasa dezazun. Horrez gain, ekintzaileak bisitatuko ditugu, beren esperientzia konta diezaguten. Arabako Ganberako Prestakuntza Zentroan. Astebeteko lau txanda, 9:00etatik 14:00etara.

Ekainaren 25etik uztailaren 20ra arte. Txandaka 24 plaza bakarrik daude.

Informazio guztia www.evolers.es/campus-jovenes-emprendedores web-orrian aurki dezakezu. Hor, izena ere eman dezakezu. Bestela, 645044748 telefono-zenbakira dei dezakezu, astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara, eta 15:00etatik 17:00etara, edo mezu elektroniko bat bidali, cje@evolers.es helbidera. Izena ematean, adierazi zer enpresetan lan egiten duzun Arabako Teknologi Parkean, deskontua egiteko.

Partekatu

Beste berri batzuk