Biospain 2012, munduko partnering-ekitaldietan laugarren bihurtzeko asmoz

Gipuzkoa

Biospain 2012, Espainiako Bioenpresen Elkarteak (Asebio) eta Eusko Jaurlaritzak antolatua, seigarren aldiz egingo da, irailaren 19tik 21era, Bilbao Exhibition Centren (BEC). Egitarauan sartuak daude, besteak beste, azoka, hitzaldiak, Espainiako Bioteknologia Elkartearen (partnering) kongresu zientifikoa,partneringa eta inbertsio-foroak.

Bilbao Exhibition Centrek dituen ezaugarriei esker, ekitaldiaren antolatzaileek aukera izan dute Sebiotari eskainitako lekua bikoizteko; hala, 4.000 topaketa izatera irits liteke, eta, horrekin, Biospain 2012 munduko partnering-ekitaldirik handienetan laugarrena izango litzateke, aurretik BIO, BioEurope eta BioEurope Spring baino ez dituela. Gainera, Biospainek % 40 inguru zabaldu du azokarako gunea, 2010ean Iruñean izan zuenarekin alderatuta; dagoeneko % 90eko okupazioa du, eta 125 erakustaile baino gehiago. Azoka eta partneringa leku berean elkartuak daude lehenbiziko aldiz.

Aurtengo ekitaldiak baditu berrikuntza batzuk. Batetik, Erresuma Batua izango da “herrialde gonbidatua”, eta bere biozientzia-sektorea erakutsiko du berariazkobreakout sessionbatean. Bestetik, Biospain 2012an, lehenbiziko aldiz, inbertsio-foro bat izango da, bioteknologia industrialaren ingurukoa, Biochem proiektuaren barruan —Europar Batasunak babesten du proiektu hori—. Foro horrek osatu egingo ditu Biospaineko ohiko Investment Forum-a, zeinetan 30 enpresa baino gehiago aurkezten diren, eta bioteknologia industrialari eskaini ohi zaizkion saioak. Farma-Biotech lankidetza-foro bat ere izango du lehenengoz Biospainek; Farmaindustriak antolatuko du, eta onkologiaren ingurukoa izango da.

Hitzaldietan, badira negozio-ereduei buruzko saioak, osasunarekin eta elikadurarako teknologia-baliabideekin lotuak, energiari buruzkoak, eta leku egin zaie, orobat, berrikuntza moduan, biozientziak dibertsifikaziorako aukera moduan ikusi dituzten zenbait industria-enpresari —Euskal Herrikoak gehienak—. Euskal BioEskualdea, BioBasque, oso presente dago aurtengo ekitaldian, bertako 30 erakundek baino gehiagok hartuko baitute parte. Baina ekitaldia nazioartekoa da nabarmen, eta alde horretatik ere hazten jarraitzeko asmoa dauka: partaidetza baieztatua dute 25 herrialdetako baino gehiagotako enpresa eta erakundeek; haien artean, badira Kanadakoak, Estatu Batuetakoak eta Europako hainbat herrialdetakoak.

Partekatu

Beste berri batzuk