AJEBASKek, Arabako Teknologia Parkeak, CEIAk eta Amurrio Bidean elkarteak jarduera berritzaileetako enpresari gazteen topaketa antolatu zuten elkarrekin, merkataritza-harremanak sustatzeko asmoz.

Araba

  • Pasadan 2012ko azaroaren 21ean (asteazkena), Arabako Enpresari Gazteen Elkarteak (AJEBASK), Arabako Teknologia Parkeak, Arabako Eraberrikuntza-industrialdeak (CEIA) eta Amurrio Bidean elkarteak enpresa berritzaileentzako topaketa antolatu zuten Arabako Teknologia Parkeko instalazioetan.

Jardunaldiaren helburua zen gazte ekintzaileak elkarrekin harremanetan jartzea, eta lankidetzarako akordioak sortzeko eta esperientziak trukatzeko balio izan die.

Enpresariek aukera izan zuten beren lana ezagutzera eman eta merkatu berrietara zabaltzeko. Horretarako, aldebiko elkarrizketak izan zituzten, eta baita euren lana aurkezteko aurkezpen-txandak ere, “15 x 20 Meeting & Show” izeneko formatu azkar eta berritzaile batean.

Egun osoan zehar, lan-bilerak egin zituzten Arabako Teknologia Parkearen eraikin nagusiko instalazioetan. Gustavo Antepara AJEBASKeko lehendakaria eta Jose Manuel Nogales Arabako Teknologia Parkeko gerentea izan ziren parte-hartzaileei ongietorria egitearen arduradun.

Partekatu

Beste berri batzuk