Bioinplanteak, aro berri bat kirurgia oftalmologikoan

Gipuzkoa

  • IK4-CIDETEC material berri bat garatzen ari da AJL enpresa bio-oftalmikoarentzat, polietileno porotsuaren erabileran oinarritua, begi-globoa berreraikitzeko inplante orbital hobeak sortzeko.

 

  • Hidrogelen bidez funtzionatzen duen materiala da, pazientearen gorputzak inplanteak hobeto onartzea errazten duten botikak xurgatzeko gai, errefus kasuak gutxiagotuta.

 

Egun, ugariak dira kirurgiari esker senda daitezkeen arazo oftalmologikoak. Bioinplanteen moduko berrikuntza oftalmologikoak, material berriei esker garatuak, aurrerapauso handia dira kirurgia oftalmologiko seguruago, azkarrago eta errefus gutxiagokoa lortzeko.

IK4-CIDETECek, material berrien ikerketan eta garapenean erreferente eta egoitza Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia  Parkea  duenak, hidrogelen bidez dabilen material berri bat garatu du oftalmologiako inplanteetan erabil dadin, pazientearen gorputzak inplanteak hobeto onartzea errazten duten botikak xurgatzeko gai.

Material berria, AJL enpresa bio-oftalmikoarentzat garatua, polietileno porotsuaren erabileran dago oinarrituta, eta berariaz diseinatuta begi-globoaren berreraikuntzan aplikatzeko. Porotsua denez, material berriak barnean odol-hodiak eratzea ahalbidetzen du, pazientearen gorputzaren aldetik onarpena erraztuta eta izan daitezkeen errefus arazoak saihestuta.

  • Abantailak

Merkatuan polietileno porotsuzko antzeko inplanteak daude. Inplante mota hauek ahalbidetu egiten dute poroen barnean ehuna eta odol-hodiak haztea. Halere, kasu batzuetan, materialaren ezaugarriak direla eta, pazientearen gorputzak inplantea onar dezan eragozten duten infekzio edo errefus arazoak aurkezten dituzte. Gainera, adibidez, infekzioren bat tratatzeko antibiotiko bat hartu beharko balitz, ez dute beharrezko eragina eremua ez dagoelako irrigatuta.

IK4-CIDETEC 2009an hasi zen material berria garatzen, inplanteen goialdea aldatzeko eta pazientearen gorputzak inplanteok hobeto onartzeko helburuekin. Hori lortzeko, euskal zentro teknologikoak estaldura batzuk sortu ditu inplantean botikak eta hazkunde faktoreak txertatzea ahalbidetzen dutenak, eta horiek erraztu egiten dute pazientearen gorputzak hobeto onartzea, izan ere, murriztu egiten dute erabat onartuta geratzeko beharrezko denbora.

Inplanteen gama berriak aldaketak ditu goialdean, inplanteak neurri handiagoan etor daitezen bat botika horiekin eta botikak pixkanaka aska daitezen, sendagileak inplantea azkar eta eraginkortasunez onar dadin bermatzeko beharrezko produktuak txertatu ahal izateko. Horrela, behin inplantea ezarrita, botikak modu iraunkorrean aska daitezke gorputzean, inplantearen onarpen azkarrago, seguruago eta eraginkorragoa ahalbidetuta.

CENIT CeyeC proiektua medikuntza pertsonalizatura bideratuta dago oftalmologiaren arloan, eta berariaz diseinatuta begi-globoa ordezkatzera zuzenduriko inplante orbitaletarako.

  • Eredu esperimentala

IK4-CIDETECek inplante eredu esperimental bat garatu du, orain aurre-klinika fasean aztertua izaten ari dena. Aurre-klinika fasea eta fase klinikoa osatuta, AJL enpresaren asmoa da euskal zentro teknologikoak garaturiko teknologia barne izango duten inplanteen gama berri bat merkaturatzea.

 

Partekatu

Beste berri batzuk