Lantekek soluzio errentagarri bat diseinatzen du aireztapen eta klimatizazio arloko enpresentzat garapenen kalkulu automatikoaren bidez

Araba

Aire girotuaren eta aireztapen arloko enpresa fabrikatzaile garrantzitsuenak Lanteken 15.000 bezeroen artean daude

Pipes from the air conditioning systemLantek, erreferente mundiala makina-erreminta arloko soluzioen garapen, aplikazio eta merkaturatzean, erreferente bilakatu da aireztapen eta klimatizazioaren sektorean, gero eta gehiago baitira Lantekengana jotzen duten enpresak, baliabideak eta ekoizpena optimizatzen dituen soluzio baten bila.

Lantekek software aukera zabala ipintzen du erabiltzailearen esku, ekoizpen prozesua bizkortu eta makinen abiarazte denborak murrizteko, kostu murrizketa eta errentagarritasun handiago bat eraginez. Isolamendu termikorako sistemen diseinuak, hotz zein bero, xurgaketa diseinuak, eta aire girotu zein klimatizazio hodiak hobegarriak dira Lanteken soluzioen bidez.

Enpresak merkatura ateratako produktuen artean, Lantek Expert Duct-en arrakasta oso azpimarragarria da. Galdaragintzara zuzendutako irudien diseinu automatikorako modulu hau Lanteken soluzioak dituzten sektoreko enpresa guztiek erabiltzen dute. Sistema sendo honen bitartez, datuak sisteman oso erraz eta praktikoki sartu daitezke, garapena automatikoki kalkulatzea ahalbidetuz. Garapena automatikoki sortu eta erabilera erraz bat bermatzeaz gain, software hau CAD 2D modulu batez osaturik dago edonolako piezak diseinatu, eta haien geometria eta diseinua aldatu ahal izateko.

Soluzio hau aukeratu duten klimatizazio eta aireztapen sektoreko enpresak oso pozik daude lortutako emaitza ezin hobeekin. Lantek Expert Duct, pisuak, ebaketa perimetroak eta erabilitako materialen kostuak kalkulatzeko diseinatua dago. Erabilgarri dago bai ERP batekin konektatzeko prozesu automatikoen bitartez, bai autonomoki funtzionatzeko eta baita sare lokal batean instalatzeko.

Aire girotuaren eta klimatizazioaren industria aitzindari da aurrerakuntza teknologikoen garapenean, zein ingurumenaren errespetuaren eremuan edota erosotasunaren eremuan, zein teknologia eraginkortasuna makineria eta instalazioei aplikatzean eta energia aurrezten. Ondorioz, sektore hauek guztiak funtsezko dira Lantekeko software teknologia espezifikoetaz etekina lortzeko, neurrirako ekoizpena erraztu, hobetu eta ziurtatzen dutelako, bezero bakoitzaren beharretara moldatuz. Enpresa hauen eskakizun nagusia, sistema aurrendariak ezartzeko beharra izaten da, denborak murrizteaz gain, sistemen emaitza ezin hobeak bermatzeko asmoz. Lantekek ahalegin handia egin du eremu honetan, erantzun egokia emateko sektorearen eskakizunei, arloak dagoeneko multinazional baten aurrerapen teknologiko eta soluzio adimendunak erabiltzen baititu.

Sektore honetarako Lantekek eskaintzen dituen produktu espezifikoak, Lantek Expert Duct-etaz aparte (diseinu eta fabrikazio prozesu honen osagai nagusia), honako hauek dira: Lantek Expert Cut, Lantek Expert Punch, Lantek Flex3d Addins, Lantek Flex3d Tubes eta Masterlink. Guztiak kostuak murriztu, ekoizpen prozesuak hobetu eta piezen doitze perfektu bat lortzeko helburuarekin garatu dira. Dagoeneko emaitza ezin hobeak ematen ari dira beroien ekoizpen sistemetan ezarri dituzten enpresetan.

Eraberritzea da, inolako zalantzarik gabe, Lanteken sortze oinarrietako bat. Aire girotu eta klimatizazioaren sektorea, honelako konponbideak gehien eskatzen dituenetakoa da, bere idiosinkrasia konplexuak sistemen etengabeko hobekuntza eta garapena eskatzen baitu.

Lantek konpainiari buruz

Lantekek CAD/CAM/MES/ERP soluzioak eskaintzen ditu, txapazko piezak, hodiak eta profilak edozein ebaketa teknologiarekin (laserra, plasma, oxiebaketa, ur-zorrotada eta zizaila) ekoizten dituzten konpainientzat. Lantekek industriako habiagintza software onena ekoizpen kudeaketa zorrotzenarekin integratzen du. Bere berrikuntzarako gaitasunak eta nazioartekotzearen eta merkatu berrien alde egiten duen apustu irmoak industriaren erreferente globala bihurtu dute, CAD/CAM/MES/ERP konponbideekin.  Lantek 1986an fundatu zen Euskal Autonomia Erkidegoan, eta bulego nagusiak Gasteizen ditu kokatuak (Araba). 2014. urtean nazioarteko salmentek bere fakturazioaren %82a eman zioten. Gaur egun, konpainiak 15.000 bezero baino gehiago ditu 100 herrialde baino gehiagotan, eta bulegoak ditu 14 herrialdetan, baita mundu osoan presentzia duen banatzaile-sare zabal bat ere.

Partekatu

Beste berri batzuk