Urrats berriak Ekintzailetza eta Barne-ekintzailetza hedatzeko

Araba

img-intraemprende-emprendeEkintzaileen  jarrera eta jarduera suspertzeko, funtsezkoa da aitortzea enpresek eta enpresariek gizartean betetzen duten zeregina aberastasun eta ongizate sortzaile bezala. Ekonomia garatzeko, ezinbestekoa da enpresa berriak sortzea. Euskal erakundeek berritu egin dute beren konpromisoa ekintzailetzarekin eta batez ere barne-ekintzailetzarekin, uste dutelako enpresen egituretan, baliabideetan eta indar-guneetan  oinarritutako ekimen ekintzaileak garatuz enplegua eta aberastasuna sortzen dela.

SPRIren eskutik, Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailak urrats berriak ematen jarraitzen du Euskal Ekintzailetza Sistemaren ekintzak zabaltzeko euskal enpresarien artean. Eusko Jaurlaritzak erakunde arteko plana sendotzen jarraitzen du hiru Foru Aldundiekin eta badu baita ere euskal EBZen laguntza (BEAZ, Bic Berrilan, Cedemi eta Ceia).

Duela urtebete estrategia bat abiatu zen UpEuskadi Bloga martxan jarriz  eta laguntza eta zerbitzu multzo bat eskainiz, eta estrategia hori indartu egin da orain bi argitalpen prestatu direlarik erakunde arteko planaren ekintzei zabalkundea emateko eta  barne-ekintzailetza eta start-up-ak Euskadira erakarri.

Barne-ekintzailetza: apustu irabazlea

Euskal enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko erronkari erantzunez, gure erakundeek asmo handiko proiektuak abiatu dituzte hainbat esparrutan. Horietako bat da ekintzailetza sustatzea antolakundeak eraldatu eta berritzeko motor gisa. Jardunean dauden enpresek beren gaitasunak hedatzen dituzte beren beharrizan eta ezaugarrien araberako prozesu egituratuen bidez, eta negozio-lerro, produktu edo zerbitzu berriak garatzen dituzte, erakundea osatzen duten pertsonen ekintzailetza bultzatuz.

Hain zuzen ere, Jarduera Ekintzailea Bultzatzeko Erakunde arteko Planaren bost jardun-lerroetako bat da barne-ekintzailetza sustatzea, hots, euskal enpresen gaitasunak emendatzea proiektu, negozio eta produktu berriak abian jartzeko.  Barrutik ekin, alegia, ekintzailetza enpresatik eta enpresarako.

Jarduera-lerro hori bideratzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, Spri-rekin batera, prestakuntza, aholkularitza eta finantza-laguntzako baliabideak eskaintzen ditu. Horretarako, jarduera eta zerbitzu-sorta bat prestatu du Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Enpresa eta Berrikuntza Zentroen (EBZ) laguntzarekin.

Ekimen hori 50 langiletik gora dituzten industria arloko enpresei zuzenduta dago nagusiki, baina zabalik dago orobat aberastasuna eta enplegua sortzeko gaitasun handiko negozio proposamenak aurkezten dituzten bestelako enpresa batzuei.

Partekatu

Beste berri batzuk