Europako Batzordeak euskal ETEentzako finantzaketa plana aurkeztuko du Euskadin

Bizkaia

DG Grow erakundeko zuzendari nagusi Daniel Callejak ETEentzako finantza laguntzen araudi markoa azalduko du SPRIk eta Eusko Jaurlaritzaren Bruselako ordezkaritzak antolatutako topaketa batean.

Jardunaldi horretan hainbat programari –besteak beste, COSME, ETEentzako IF eta ETE Ekimena- buruzko informazioa emango dute eta Horizon2020 programako finantza instrumentu guztiak azalduko dituzte.

SPRIk lideratutako EENBasque partzuergoa bide posibleetako bat da euskal enpresak EBrekin konektatzeko eta haren finantzaketa lortzeko.

Jardunaldi hori apirilaren 16an egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

spri+gv+eenEuropako Batzordeak hainbat finantzaketa tresna abiarazi ditu Europako ETEentzat, 300.000 milioi euroko inbertsioa aktibatuko duelarik horien bitartez. Europak lehiakortasuna bultzatzeko sortu dituen laguntza instrumentu horiek euskal enpresei hurbiltzeko, SPRIk (Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako agentziak) eta Jaurlaritzaren Europako Batzordeko (Bruselan) ordezkaritzak aurkezpen jardunaldi bat antolatu dute datorren apirilaren 16an, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko Auditorioan.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak irekiko du jardunaldia eta azalduko du zein estrategia diseinatu dituen Jaurlaritzak are gehiago indartzeko euskal industriaren bereizgarri diren lehiakortasun-baloreak, hots, RIS3 estrategiaren giltzarriak.

Daniel Callejak, DG Grow erakundeko zuzendari nagusiak eta Juncker ekimena burutzeko prozesuaren arduradun nagusietakoak, euskal enpresei azalduko dizkie Horizon2020 programaren markoan diseinatu diren laguntzak eta Juncker erronkarekin lotutako beste ildo batzuk, alegia 300.000 milioi euro mobilizatzea helburu dutenak.

Europako Batzordeko Ignacio Puente eta Vilmos Budavari, finantza arloko INNOVFIN eta COSME programen arduradunak, Daniel Callejarekin batera arituko dira eta euskal enpresen zerbitzura egongo dira beren ardurapeko programen xehetasun guztiak azaltzeko.

SPRIk lideratzen du EEN euskal partzuergoa. Partzuergo hori administrazioak euskal enpresen esku jarritako tresna bat da, tresna horren bidez eskura ditzaten EBk eskaintzen dituen finantza instrumentuak: Horizontea 2020 eta COSME 2020.

Enterprise Europe Network Europako Batzordearen barruko DG GROW erakundearen ekimen bat da eta Euskadiko kapituluak, hau da EENBasque partzuergoak, DGrekin eta bere zuzendari nagusi den Daniel Callejarekin kolaboratzen du hazkunde-misioetan (Missions for Growth). Hazkunde-misio horiek eskualde zehatz batzuetako lankidetza industriala sustatzeko eta negozio aukerak identifikatzeko enpresa misioak dira.

Basque Enterprise Europe Network partzuergoak (SPRI da partzuergo horren  koordinatzailea) hurbilago jartzen die Europa gure enpresei eta aukera ematen die euskal ETEei EBko funtsen zati bat jasotzeko. Euskal enpresek Europar Batasunaren Programa Markoetan (301 euskal erakundek parte hartu dute 460,65 milioi euroko finantzaketa jaso duten VII. Programa Markoaren 904 proiektutan) eta Horizonte 2020 estrategian lortutako emaitza onez gain, aipatu behar da euskal ETEek arrakasta lortu dutela ETE tresnaren bidez, izan ere, 8 enpresa onuradun daude 1. faseko (6 enpresa) eta 2. faseko (2 enpresa) lehenengo ebaketa-datetan.

EEN-ek Europa osoko ia 600 erakunde biltzen ditu, eta SPRI horietako baten barruan dago, Basquee ENN Partzuergoaren barruan hain zuzen. Partzuergo horren barruan daude baita ere Bilbo, Gipuzkoa eta Arabako Merkataritza Ganberak, Innobasque eta Beaz. Joan den urtarrilean SPRIko zuzendari nagusiak, euskal gunearen arduradun den aldetik, 2020ra arte iraungo duen lankidetza akordio berri bat sinatu zuen.

EENBasque partzuergoaren balantzea

EENsortu zenetik (2008tik) hona, euskal enpresek teknologia transferitzeko 33 akordio sinatu dituzte eta 4.000tik gora profesionalek parte hartu dute EENren jarduerei buruzko aholkularitza eta informazio jardunaldi eta ekitaldietan.

2015ean 400 bat lagun elkartu dituzten 5 jardunaldi antolatu dira. Bestalde, EEN Basque partzuergoak Euskadira ekarri ditu EENren hiru Talde Sektorialen bilerak. Martxoan ImagineNano 2015 azokaren markoan eginiko Enpresa Topaketak antolatu eta koordinatu dira. Topaketa horietan alde biko 300 bilera egin dira sektoreko euskal enpresen eta Bilboko hitzordu horretara etorri diren 21 herrialdetako 98 parte-hartzaileren artean.

Partekatu

Beste berri batzuk