Intergune2015 foroaren balantzea positiboa da, 474 enpresak parte hartu baitute SPRIren kanpo sareko ordezkariekin eginiko bileretan

Gipuzkoa

474 enpresa elkarrizketatu dira SPRIren Kanpo Sareko ordezkariekin eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko sozietate publikoko teknikariekin Intergune2015 foroaren hiru jardunaldietan. Bilera horien bidez euskal enpresariek jakin ahal izan dute beren proiektu eta ekimenek baduten aukerarik atzerrira irteteko eta beren negozioa nazioartekotzeko.

índiceBizkaia, Gipuzkoa eta Arabako teknologi parkeetan apirilaren 27tik 29ra egin diren hiru jardunaldi horietan, euskal enpresariek aukera izan dute bertatik bertara galdetu, egiaztatu eta aztertzeko beren negozio proiektu eta ekimenek baduten aukerarik gure mugetatik kanpo irteteko, eta, nolanahi ere, badakite Eusko Jaurlaritzaren laguntza dutela nazioartekotzeko.

Intergune2015 foroaren barruan, hainbat aditu, aholkulari eta enpresarik hitzaldiak eskaini dituzte zuzenean azaltzeko herrialde eta merkatu jakin batzuen (hala nola, Peru, Estonia, Iran, Txina, AEBak eta Japoniaren) ezaugarriak eta negozio aukerak eta herrialde eta merkatu horietan izandako esperientziak.

Partekatu

Beste berri batzuk