Aisiatek Herri-Lasterketa, bere 10. urteurrenean, maiatzaren 17an ospatuko da

Bizkaia

Captura10. urtea da Aisiatekek “Herri-lasterketa” antolatzen duena eta datorren maiatzaren 17an ospatuko da, Bizkaiko Teknologia eta Zientzia parkean.

Ekitaldi berezi honetan froga ezberdinak egongo dira:

–          I. Patin-Lasterketa (umeentzat)

–          V Patin-Lasterketa (nagusientzat)

–          X. Herri-Lasterketa

–          Bizkaiko 10.000 metroko VI. errepide-lasterketa

–          Umeen lasterketa

Ekitaldia goizeko 09.30etan hasiko da umeen patin-lasterketarekin; 10:00etan nagusien patin-lasterketa ospatuko da eta 11:00etan Herri-Lasterketa eta Bizkaiko 10.000 metroko errepide-lasterketa izango dira; amaitzeko, 12:15etan, umeen lasterketa izango da.

Eguna bukatzeko, 13:00etan sariak banatuko dira eta partaide guztien artean hainbat opari zozketatuko dira.

Aurten ere, Aisiatekek ekitaldi solidarioa bultzatuko du eta partaide ororen “euro solidarioa” Txorierriko Gure Señeak Elkarteari emango zaio. Elkarte honen xedea, gaixotasun arraroak dituzten eta elbarritasun egoera bereziak bizitzen dituzten umeen bizi-kalitatea hobetzea da.

Aisiatek

Aisiatek Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoan kokatuta dauden enpresa eta zentro teknologikoetan lan egiten duten langileen elkartea da. Elkarte hau 2005. urtean sortu zen eta bere xedea kultura, aisia eta kirola bultzatzea da.

Partekatu

Beste berri batzuk