Fakturazioan %5eko igoera eta lanpostu gehitzearekin itxi zuten 2011.urtea Euskadiko Teknologi Parkeek

Bizkaia

• Krisi orokorreko egoera batean, lau parkeetako enpresek 3.706 milioi fakturatu zuten, 2010en baino 176 milioi gehiago. Lanpostu kopuruak gora ezin zuen, 14.436rarte eta enpresa kopurua 420tik gora mantendu zen.

• B+G-n euskal enpresek egiten duten gastuaren %40 parke teknologikoetan egiten da, berrikuntzaren benetako erreferenteak.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea osatzen duten parke teknologikoek (Arabako Teknologi Parkea, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, Donostiako Teknologi Parkea eta Garaia Berrikuntza Gunea) 2011n, aurreko urtean baino %5 gehiago fakturatu zuten, eta enpleguari eta enpresa-kopuruari dagokienez, ia mantendu dituztela esan daiteke. Beraz, iazko abenduan zenbatutako enpresa-kopurua Araba, Bizkaia eta Donostiako teknologi parkeetan eta Garaia Berrikuntza Gunean 424koa izan zen, iaz baino 4 gutxiago. Bestalde, euskal parkeetan dauden enpresen fakturazioa 3.706 milioi eurotara iritsi zen, 2010ean baino 176 milioi gehiago, hau da, %5 gehiago.

Gastua B+G-n

Euskal parkeetan enpleguaren kalitatea eta fakturaziotik B+G-ari eskainitako fakturazio zatia ere, azpimargarriak dira. Horrela, 2011an parkeetan kokatutako enpresek fakturaziotik B+G-ari eskainitako kopuruak gora egin zuen eta %13koa izan zen (2010ean, %12koa).

Langilegoaren adinari dagokionean, %21k 30 urte baino gutxiago du, 2010ean izandako datuaren antzekoa (%23). Zentro hauetan lanean ari den langilegoaren %46k goi-titulua du (2010aren antzera) eta %31 B+G-an ari da (2010ean, %30).

Era berean, azpimarratzekoa da euskal parkeetan, egun dauden enpresa guztietatik %70 baino gehiago ez zegoela. Hau da, belaunaldi berrikoak dira, bai berriak direlako edo baita, Euskadin holakoarik ez zegoelako eta hemen kokatu direlako ere.

B+G jardueraren konzentrazioa

Eustatek 2010ri buruz B+G-n gastuaren inguruan bildutako datuak euskal teknologi parkeen jarduerara estrapolatuz (Garaia Gunea sartu gabe), Euskadiko B+G gastuaren %31,5 eta B+G-n enpresek egiten duten gastuaren %40,51 teknologi parkeetan egiten dela esan daiteke.

Jarduera sektoreen arabera

Jarduera-sektoreei dagokienez, euskal teknologi parkeetan, jarduera guztiaren % 29 IKT-etan dago, %16 B+G Zentroetan, %10 aeronautikan, %13 medikuntzan eta biozientzietan, %9 energia-inguru giroa, 10% elektronika, %1 automozioa eta %12 gainontzeko beste sektore batzuk.

Azalera eta betetze-maila

Teknologi parkeen zereginetariko bat kutsu teknologikoa, berritzailea eta ikerkuntzakoa duten enpresei zuzendutako azalera prestatzea da, B+G+i-aren gune erakargarriak izan daitezen. Batzuetan, parkeek enpresak eta teknologi zentroak kokatzeko eraikinak eraikitzen dituzte eta, beste batzuetan, enpresak eurak dira euren erakinak egiten dituztenak, parkeak lurra merkaturatu ondoren.

Azalera honek duen eraikitze-maila 1,3 milioi metrotakoa da eta hauetatik %53, 730.452 metro koadro beteta dago; hauetatik 146.786 metro karratu, parkeek enpresak kokatzeko dituzten eraikinetakoak dira. Parkeek enpresentzako egindako eraikinen betetze-maila %70koa da.

2011ko datuen balorazioa

Euskadiko hiru teknologi parkeetako datuek erakusten dute bertan dauden enpresak 2010ko mailan mantentzen direla, enpleguari eta enpresa-kopuruari dagokienez, baina 2010ko baino %5ko fakturazio gehiagorekin.

Francisco Berjón, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko presidentearen ustez “datuon arabera baikorrak izan gaitezke teknologi parkeei dagokienean”. “Beste behin,” Berjonek azpimarratu du “arrakastaren gakoa ikerketan eta berrikuntzan dago, euskal enpresen lehiakortasuna hobetzeko ezinbestekoak, Eusko Jaurlaritzak, Enpresa lehiakortasuneko Planetik sortutako politiken bidez, defendatzen eta bultzatzen duen lez.”

GRAFIKOAK 2011ko datuak

Euskadiko Teknologi Parkeen Sarea

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Araba, Bizkaia eta Donostiako Parke Teknologikoek eta Garaia Berrikuntza Guneak osatzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan estrategikoki banatutako lau azpiegitura hauetan, Enpresak, Zentro Teknologikoak, Unibertsitateen Ikerketa Unitateak eta Ikerketa Zentroak kokatzen dira, guztiak ere teknologi maila altukoak. Honi esker, Parke Teknologikoen Sarea Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistemaren osagai garrantzitsua da. Teknologi Parkeen eta Berrikuntza Gunearen arteko ezberdinatsunik handiena zera da, lehenengoetan bazkide nagusia Eusko Jaurlaritza dela, SPRI-ren bidez, eta Garaian, MCC Fundazioa.

  • Iturria: Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea
  • Data: 2012/04/30

Partekatu

Beste berri batzuk