80 Parke Teknologiko eta enpresatako 200 ordezkari elkartuko dira bihartik aurrera Gasteizen Zientzia Parkeen X. Nazioarteko Biltzarrean

Araba

  • Barack Obamaren aholkulari Juan Verdek egingo du sarrera hitzaldia eta ekonomia iraunkorra aztertuko du.
  • Inaugurazio ekitaldian Bernabe Unda, Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailburua, Javier de Andres, Arabako diputatu nagusia, Javier Maroto, Gasteizko alkatea eta Parke Teknologikoetako goi arduradunak izango dira.
  • Nazioarteko Biltzarrak Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkarteak (APTE)  bilduko ditu, hor baitira 5.539 enpresa, 145.000 langile eta gehiagori enplegua emanez.

Arabako Parke Teknologikoa, Espainiako Parke Zientifiko eta Teknologikoen Elkartearen (APTE) X. Nazioarteko Biltzarraren egoitza izango da urriaren 17, 18 eta 19an, eta hara bilduko dira 80 parke teknologiko inguru. Arabako Parkea nazioarteko foro handi bihurtuko da eta han elkartrukatuko dira ekonomia iraunkorrari buruzko ekimen, proiektu eta aukerak.

Hasierako hitzaldia ostegunean egingo da goizeko 10:30etan, eta  Juan Verde-k egingo du, Barack Obama berriz hautatzeko kanpainaren aholkulariak, eta ondoren mahai-inguruak egingo dira gonbidatu entzutetsuak han direla.

Hasierako hitzaldia egin ostean hiru mahai-inguru egingo dira; lehenak “Negozio aukerak energia berriztagarrien sektorean” du izena eta Aernova-ko presidentea izango da bertan, Iñaki Lopez Gandasegui,  Repsol-eko energia berriztagarrien zuzendaria, Julio Cortezon,  Iberdrolako berrikuntzako zuzendaria, Agustin Delgado,  eta Siemens-eko fosil, berriztagarri, oil & gas dibisioko zuzendaria, Daniel Fuster.

Arratsaldez, “Mugikortasuna, hirigintza eta eraikuntza, iraunkortasun faktoreak” izango da mahai-inguruaren gaia eta bertan parte hartuko du Fundación Metrópoli-ko presidente Alfonso Vergara-k, Bartzelonako ekologia agentziako zuzendari Salvador Rueda-k, Daimler-Benz Vitoria-ko zuzendari Emilio Titos-ek, Ihobe-ko produkzio eta kontsumo iraunkorreko saileko gerente Ander Elorriagak, eta Ingeteam-eko mugikortasun elektrikoko arduradun Jon Asin-ek.

17:00etan egingo da azken mahai-ingurua, izenburua “Parke Zientifiko eta Teknologikoak iraunkortasun estrategiak bultzatzeko” eta hor parte hartuko dute Marian Ibarrondo-k, Bizkaiko Parke Zientifiko eta Teknologikoko berrikuntza zuzendariak, Aragoiko Enpresa eta Berrikuntzen Europako Zentroko zuzendari Jose Luis Latorre-k, APTEko zuzendari nagusi Soledad Diaz-ek eta Josep Pique  22@Barcelona-ko arduradunak.

Iaz Sevillan egin ostean, Espainiako 80 Parke Teknologiko eta Zientifikotako ordezkariak hiru egunez elkartuko dira Biltzarrean, Euskal Parke Teknologikoen Sareak antolatuta, SPRI taldekoak (Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailaren sozietate publikoak, euskal enpresei laguntzeko dena), ekonomia iraunkorra gaia lantzeko. Hala, politika iraunkor irudimentsuak proposatuko dira, egoera ekonomikoa den bezalakoa izan arren.

Parke Zientifiko eta Teknologikoek elkarrekin ekiten dute ekonomia iraunkor edo garapen iraunkorrean, hori izanik gaurko beharrak betetzea, gehiegi kontsumituz biharra kaltetu gabe. Zalantzarik gabe, garapen iraunkor hori lotuta dago garapen berdeari, ingurumen iraunkortasunari, eta ez da halabehar hutsa Euskal Parkeen Sarean sartutako parke batean egitea, lan handia egiten ari baitira azken urteetan iraunkortasunaren arloan, eraikuntza iraunkorrak eginez, energia aurreratzea, ingurunea zaintzea eta proiektu sozialak egitea. Gainera, bertaratzen diren guztiek ezagutu ahal izango dituzte Vitoria-Gasteizek egindako lorpenak, “European Green Capital 2012” titulua lortzeko hain zuzen ere.

Arabako Parkean eztabaidatuko diren gai nagusiak: egungo erronkak eta negozio aukerak energia berriztagarrien sektorean, mugikortasuna eta garraioa garapen iraunkorrean, eta kotxe elektrikoa martxan dagoen proiektua iraunkortasun arloan I+Gn eman beharreko ikuspegia.

APTE eratzen dute 80 Parke Zientifiko eta Teknologikok, geografia espainiar guztian banatuta baitaude, eta han daude 5.539 enpresa kokatuta, enplegua 145.000 eta gehiago laguni emateko.

APTEko Nazioarteko Biltzarra Euskadin egitean Euskal Parke Teknologikoen eredu arrakastatsua erakutsi ahal izango da, 2011. urte bukaeran % 5 goratua baitzuten fakturazioa eta enplegu kopurua handituta.

Partekatu

Beste berri batzuk