Dominikar Errepublikako Emakume Munizipalisten Batasunaren ordezkaritza batek bisitatu zuen Bizkaiko ZTP

Bizkaia

Iragan abenduan, Dominikar Errepublikako Emakume Munizipalisten Batasuneko –UNMUNDO– zortzi ordezkarik bisitatu zuten Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea. Tokiko kudeaketan emakumeen lidergorako gaitasunak garatzea, erabakiak hartzeko instantzietan emakume gehiago egotea, tokiko politika publikoetako eztabaidetan emakumeen parte-hartzea sustatzea eta, batez ere, tokiko demokrazia inklusibo eta parte-hartzailea sendotzea da aipatu erakundearen asmoa.

Bizkaiko Foru Aldundiko Hirigintza eta Udal Harremanen Saileko zuzendari nagusi Joseba Escribanok lagunduta heldu zen UNMUNDOren ordezkaritza Bizkaiko ZTPra, non bertako zuzendari Txaber Ourok eta Zamudioko alkate Igotz Lópezek harrera egin zioten. Parkeko maketaren eta aireko fotografien bidez azaldu zuen Txaber Ourok Bizkaiko ZTPren eredua, beste parke eta herrialdeentzako nazioarteko erreferentzia dena.

UNMUNDOko zortzi ordezkariek BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa, ere bisitatzeko aukera izan zuten eta ondoren Azti-Tecnalia zentro teknologikora abiatu ziren.

Partekatu

Beste berri batzuk