Arabako Parke Teknologikoa-Mercedes Benz enpresa arteko Padel Txapelketa I. edizioa espatu da

Araba

Martxoaren 16an, Arabako Parke Teknologikoa – Mercedes Benz I. Enpresa arteko Padel Txapelketa ospatu zen Padeleku klubean.

46 bikotek parte hartu dute osotara lehen edizio honetan: 37 gizonezkoak eta 9 emakumezkoak. Bikote horietatik 24 Parkeko hainbat enpresetatik zetozen, eta beste 22ak Mercedes Benz fabrikako langileak ziren.

Emakumezkoen kategorian, maila bakarra jokatu zen, eta Isabel Torquemadak eta Miren Bilbaok osatutako bikoteak irabazi zuen. Belen Penades eta Patricia Aia izan ziren txapeldunorde.

Gizonezkoen kategorian, bestalde, hiru maila jokatu ziren. Jordi Monreal eta Alfonso Arriola izan ziren lehen mailako garaile, eta Sergio Perez eta Jose Juan Marquinez, berriz, txapeldunorde.  Bigarren mailan, Natxo Arroyok eta Alberto Garciak eraman zuten lehen postua, eta Javi Perez eta Raul Martin izan ziren bigarren. Azkenik, Aitor Fernandezek eta Toni Corbachok irabazi zuten hirugarren maila, eta Javier Guinea eta Pedro Muñoz bigarren postuan geratu ziren.

Lehen edizio honek arrakasta handia izan du parte-hartzeari dagokionez, hasierako aurreikuspen guztiak gainditu baititu, eta, gainera, hainbat enpresetako jokalariak izan dira: Mercedes Benz, Arabako Parke Teknologikoa, Ibermatica, AEG Power Solutions Iberica, Boutefeu Ingeniaritza eta Garapena, Aernnova Aerospace, Oinarri SGR, Tuboplast Hispania, Omron Electronics, Teknologia Aeronautikoen Zentroa Fundazioa, Prest, LKS, Previfor Simulation eta Condesa Taldea.

Partekatu

Beste berri batzuk