EUSKOTEK aldizkariaren aurtengo lehen zenbakia argitaratuta

Bizkaia

EUSKOTEK aldizkariaren 55. zenbakia argitaratu berri dugu, 2013.eko lehen zenbakia da eta azken hilabeteetan Euskadiko Teknologi Parkeetan eta bertan kokatutako enpresetan albiste izan diren berriek osatzen dute aldizkaria.

Azaleko albiste nagusia gure Parke Teknologikoen iazko balantzea da eta honekin lotuta, Arantza Tapia, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren elkarrizketa argitaratu dugu seigarren orrialdean.

Elkarrizketaren atalak aldizkariaren erdiko bi orrialdeak hartzen ditu; oraingo honetan, Jesus Mª Goiri, CIC Energiguneko zuzendari nagusiak, ikerketa zentroaren bilakaera eta etorkizunerako erronkak aztertzen dizkigu.

Iritziari eskainitako orrialdeetan berriz, Jose Manuel Barandiaran, BCMATERIALS ikerketa zentroko zuzendariaren idatzia dugu, Materiale berriak bizitza hobeago baterako  izenburupean.

EUSKOTEK 55 aldizkaria eskuratu nahi izanez gero, esteka honen bidez deskargatu ahal da:

Partekatu

Beste berri batzuk