“Eguzki energia fotoboltaikoa eta Argiztapen eraginkorrari” buruzko jardunaldia Ekilor konpainiaren eskutik

Gipuzkoa

Ekilor Energia Berritzagarriak, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako enpresak, eguzki energia fotoboltaikoari eta argiztapen eraginkorrari buruzko jardunaldia antolatu du; ostegunean, apirilak 25, egingo da Parkeko Areto Digitalean.

Eguzki energia fotoboltaikoa eta LED argiztapena: murriztu zure faktura elektrikoa goiburupean egingo den jardunaldiak bi atal izango ditu: lehen atalean eguzki energia fotoboltaikoaren bidezko autokontsumoaz hitz egingo da; eta bigarren atalean berriz, argiztapen eraginkorra izango da protagonista, LED teknologia hain zuzen ere. Goizeko 10etan hasi eta 13:45tan amaituko da topaketa.

Toki mugatua denez, derrigorrezkoa da aldez aurretik izena ematea, mjcisneros@ekilor.com helbidera mezu bat bidaliz. Informazio gehiago nahi izanez gero 943102800

Partekatu

Beste berri batzuk