Euskadiko Teknologia Parkeak VII. Topaketa Iberikoan

Bizkaia

  • Espainiako eta Portugaleko zientzia eta teknologia parkeek topaketan adostu dutenez, lankidetzarako estrategia komuna martxan jarriko da funts komunitarioak kudeatzeko.

Espainiako eta Portugaleko zientzia eta teknologia parkeen eta bertako enpresen 70 ordezkari inguru bildu dira egunotan Huelvako Zientzia eta Teknologia Parkean egin den zientzia eta teknologia parkeen zazpigarren Topaketa Iberikoan. Lema hauxe izan da: Enpresa lankidetza hispano-lusitaniarrerako estrategia abiaraztea, hurrengo funts komunitarioak kudeatzeko. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak parte hartu du eta bertan egon dira Sareko presidente Jose Miguel Corres eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Pareen arduradunak.

Aurtengo gai nagusia hurrengo laguntza-programa europarrak aztertzea izan da, hain zuzen ere, Horizonte 2020 eta Espezializazio Adimendurako Eskualde Estrategiak (RIS3). Izan ere, horiei esker eta funts komunitarioen bidez, aurrerapausoak eman daitezke finantzaketa-aukerei dagokienez eta zientzia eta teknologia parke espainiar nahiz portugaldarren arteko lankidetza susta daiteke proiektu europarretan. Topaketan hainbat ekintza gauzatu dira, hala nola, hitzaldiak, mahai-inguruak, kasu praktikoen analisia eta networking askea.

Ekonomia eta Lehiakortasun Ministerioko Berrikuntza eta Lehiakortasun zuzendari nagusiak, IASPeko presidenteak, Zientzia eta Teknologia Parkeen Elkarte Portugaldarreko presidenteak eta APTEko presidenteak parte hartu dute inaugurazioan eta horren ostean hainbat hitzaldi egin dira. Parkeen betekizuna izan dute hizpide, RIS3etan espezializazioari eta dibertsifikazio erlazionatuari laguntza emateko tresna eta Kohesio Funtsetarako aurrebaldintza baitira. Horrez gain, finantzaketa-aukerei buruzko mahai-ingurua burutu da.

Topaketa iberikoak 2002. urteaz geroztik egiten dira, Iberiar Penintsulako zientzia- eta teknologia parkeen berrikuntza nahiz nazioartekotzea sustatze aldera elkarte espainiarrak eta portugaldarrak sinatutako hitzarmenaren barruan.

Partekatu

Beste berri batzuk