250etik gora lagunek hartu dute parte “Jakintzaren bidea” ibilaldiaren VII.edizioan

Bizkaia

  • Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen ibilaldia, urriaren 6ean egin da.

Urriaren 6an, igandez, egin da Euskal Herriko Unibertsitatea eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea lotzen dituen “Jakintzaren bidea” ibilaldia, UPV/EHUk eta Aisiatekek antolatuta. Aurten bere 7.edizioa bete duen ibilaldiak 17 kilometroko luzera izan du, gutxi gora behera 4 ordu oinez; 256 izan dira partehartzaileak, 130 gizonak eta 126 emakumeak.

Goizeko 09:30etan Euskal Herriko Unibertsitateko Leioa-Erandio kanpuseko polikiroldegian hasi, Akarlanda parketik eta Berriaga menditik pasatu eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkera, eraikin nagusiaren aurrean jarritako helmugara iritsi dira partehartzaileak.

Partekatu

Beste berri batzuk