BIOFUNGITEK, World Technology Awards sarietako finalista

Bizkaia

  • Ingurumen kategorian aukeratu dute Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatutako konpainia, sariotako finalista.
  • Berrikuntzaren arloan, ekarpen garrantzitsuak egin dituzten pertsona eta enpresak saritzea da WTAren xedea.
  • Azaroaren 15ean, jakingo dira irabazleen izenak, 12th Annual World Technology Summiten itxiera ekitaldian, New Yorken.

Teknologia arloan, munduan ospe handia duten World Technology Awards sarietako finalista da Biofungitek, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean kokatuta dagoen konpainia, hain zuzen ere Ingurumen kategorian, korporazioen taldean. Sariok antolatzen dituen The World Technology Network sareak aste honetan eman du jakitera finalisten zerrenda, 50 finalista korporatibo (10 kategoriatan) eta 100 finalista banakoak (20 kategoriatan).

2013ko World Technology Awards sarien irabazleen zerrenda ezagutzera eman eta sariak banatzeko ekitaldia azaroaren 15ean egingo da New Yorkeko Time-Life Building eraikinean, hain zuzen ere Munduko Teknologiaren Goi-mailako bileraren amaiera ekitaldiaren baitan.

World Technology Awards 2000.urtean World Technology Network sareak abiarazitako sariak dira, 20 kategoriatan banatzen dira, beti ere zientzia eta teknologiari lotuta. Aurtengo sarietako finalistak, WTNeko kideek aukeratuak izan dira 60 herrialdetan, hainbat hilabete iraun duen hautaketa prozesuan.

Biofungitek, jatorri naturaleko fungizida kimikoak garatu eta merkaturatzen dituen enpresa espezializatua da. Nekazaritzako laborantzetan, uztaren ostean eta desinfekzioan gaixotasunak kontrolatzeko produktuak, teknologia berritzaileenen bidez garatzen dituzte. Biofungitek konpainiako talde teknikoak onddoen ikerketan duen eskarmentu zabalean daude oinarrituta enpresaren produktuak, baita urteetan zehar I+G+b arloan egin duten apustuan ere.

www.biofungitek.com

Partekatu

Beste berri batzuk