Fabrikazio aurreratua, eguneko protagonista

Araba

  • Euskal Industria, Manufaktura Aurreratuaren aurrean jardunaldiak 200 lagun bildu zituen atzo Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeko auditorioan.
  • “Fabrikazio aurreratua, beste inork produzitu ezin duena produzitzeko gaitasuna da” Goran Roos.

Fabrikazio aurreratua ardatz nagusi izan zen atzo Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean, Euskal industria, manufaktura aurreratuaren aurrean, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak antolatutako jardunaldiari esker. 200 lagun inguru bildu ziren jardunaldian parte hartu zutenen hitzaldiak jarraitzeko.

Goran Roos, Australiako Lehen Ministroaren aholkulari taldeko kidea eta fabrikazio arloan munduko aditu garrantzitsuenen artean dagoena izan zen hitz egiten lehena. Bere hitzetan, manufaktura aurreratua, beste inork produzitu ezin duena produzitzeko gaitasuna da, oinarrian.

Ondoren Sabin Azuak (B+I Strategy) estrategian eta kudeaketan fabrikazio aurreratuak dituen inplikazioez hitz egin zuen. Eta ondoren Alexander Arteche (Electrotécnica Arteche Hermanos) eta Ignacio Mataixek (ITP), beraien kasuak aurkeztu zituzten, enpresa horiek fabrikazio aurreratuaren arloan emandako aurrerapausuak.

Arantza Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunerako Sailburuak parte hartu zuen azkenik. Euskadi industriala dela eta industriala izaten jarraitu behar duela azpimarratu zuen Sailburuak, “egungo arazo larriei aurre egin behar zaie, baina etorkizuneko estrategien aldeko apostuak bazterrean utzi gabe” gaineratuz.

Jardunaldiari amaiera emateko, Alex Arriola, Spriko Zuzendari Nagusiak gidatutako galdera-erantzunen txanda egin zen publikoaren eta hizlarien artean.

Partekatu

Beste berri batzuk