Arabako Teknologi Parkea Aisiatek Elkartean integratu da

Araba

  • Gaur egin da Aisiatek Araba elkartearen aurkezpena.
  • Aisialdia, kultura eta kirola sustatuz, Parkean lan egiten duten pertsonen hartzeko harremanak estutzea du helburu elkarteak.
  • Aisiatek 2005 urtean jaio zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Arabako Teknologi Parkeak Aisiatek Araba Elkartearen aurkezpena hartu du gaur, Parkean lan egiten duten pertsonei zuzendutako aisialdirako elkartea. Aisia, kultura eta kirola sustatzea du helburu elkarteak, urtean zehar mota askotako jardunak antolatuz; eta jardun hauen bidez, Parkean lan egiten duten pertsonen arteko harremanak estutzea lortu nahi du Arabako Parkeak.

Parkeko Zuzendariorde Nagusi Patxi Marquezen esanetan, Arabako Teknologi Parkea Aisiateken integratzeak helburu zehatz bati erantzuten dio Parkearen filosofiaren esparruan, hain zuzen ere enpresa, enpresari eta langile komunitate bat sortzea, esperientzia profesionalak partekatuko dituena, aisialdirako topaketak eta guneak sortuz.

Aisiatekeko Presidente den Iratxe de Madariagaren esanetan, Asiaitek Araba martxan jartzea urrats garrantzitsua da elkarteak hasieratik izan dituen helburuak betetzerakoan, hau da, kultur eta kirol jardunak sustatzea eta Parkeetan eta inguruan lan egiten duten pertsonen arteko harremanak estutzea.

Duela zenbait hilabete hasi zen Arabako Teknologi Parkea, bertan lan egiten duten bi milatik gora pertsonei zuzendutako aisialdi jardunak antolatzen, Parkea bera lana eta aisialdia uztartzen dituen espazioa bilakatu nahian. Horrenbestez, padel eta golf txapelketez gain, Nordic Walking zirkuitoa du parkeak joan den maiatzaz geroztik.

Aisiatek Araba elkarteko bazkide izan daitezke Parkean kokatutako enpresetan lan egiten duten pertsonak; bazkide izatea dohainik da.

Aisiatek 2005.urtean jaio zen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, Parkearen bultzadarekin. Ordudanik hainbat jardunaldi antolatu ditu Aisiatekek Bizkaiko Parkean, besteak beste Herri Lasterketa, Futbol 7 txapelketa, Golf Txapelketa eta hainbat ikastaro eta dastaketa. Egun 1.700 bazkide ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk