Galileo Masters 2014 lehiaketaren aurkezpena

Gipuzkoa

Galileo Masters 2014 (2)Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkeak Galileo Masters 2014 lehiaketaren aurkezpen ekitaldi hartu du. Proiektua bultzatzen duen Alemaniako erakundeko, Europar Batzordeko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek hartu dute parte aurkezpen ekitaldian. Euskadi Galileo Masters lehiaketara aurkeztuko da Gipuzkoako hautagaitzaren bidez.

Europa mailako lehiaketa honen helburua aplikazio berritzaileak sortzea eta garatzea da, Galileo izeneko europar satelitearen bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko. Europako 24 herrialde eta eskualdek hartzen dute parte lehiaketa honetan.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek izena eman behar dute web gune honetan http://www.galileo-masters.eu, behin izena eman ostean zein eskualdetan parte hartu nahi den aukeratu behar da eta web gunean ematen diren jarraibideak jarraitu.

Lehiaketa ixten denean, eskualde guztietako adituek eta babesleek eskualdeko irabazleak eta izaera bereziko irabazleak aukeratuko dituzte. Irailean berriz, nazioarteko aditu-batzordea bilduko da sari nagusiaren garailea aukeratzeko.

Galileo Master ekimena Bavarian sortu zen 2004.urtean, aplikazio berritzaileen sorreraren eta garapenaren pizgarri gisa Galileo europar satelitearen bidezko posizionamenduaren merkatuan jarduera sustatzeko.

Euskadik, Galileo Masterren azken bost edizioetan hartu du parte; bertoko irabazleek jasotzen duten saria honako hau da: Bic Gipuzkoa Berrilanen urte beteko egonaldia, Ekintzaile/Txekintek, ekintzaile berritzaileentzat laguntza-programara sarbidearekin batera. Han tutoretza, aholkularitza eta ikuskapena izango dute proiektuaren garapen osoan zehar.

Partekatu

Beste berri batzuk