Euskaltelek Euskadi osora zabaldu du banda zabala, satelite bidez

Bizkaia

 

  • Euskaltelek hitzarmena sinatu du Hispasatekin, haren sateliteak erabiltzeko eta banda zabaleko Interneteko sarbidea emateko Interneteko konexiorik ez dagoen lekuetan bizi diren edo haietan negozioak dituzten guztiei.
  • Satelite bidezko banda zabal berriarekin, mundu digitalerako sarbidea ematen da, igoerarako 25 Mb/s eta jaitsierarako 4 Mb/s-ekin.
  • Hala, Euskaltelek indartu egin du EAEko biztanleen % 100ari banda zabaleko Interneteko sarbidea emateko konpromisoa, eta Europako herrialderik aurreratuenen parean jarri du Euskadi.

 

Satelite bidezko Interneteko sarbidea eskaintzen duen zerbitzu berria jarri du martxan Euskaltelek. Hari esker, banda zabaleko Interneteko konexioak izango dituzte abiadura handiko Interneteko sarbiderik ez dagoen lekuetako etxe eta negozio guztietan, eta Euskal Autonomia Erkidego osoko biztanleei iritsiko zaie zerbitzua.

Satelite bidezko teknologiarekin, oso kalitate handiko nabigazio-abiadurak eskuratu daitezke (25 Mb/s jaitsierarako eta 4 Mb/s igoerarako) erabiltzailea edonon dagoela ere, teknologia horrek lurraldearen % 100 estaltzen baitu.

Banda zabaleko Interneteko sarbidea EAEko biztanle guztietara zabaltzen duen zerbitzu hau eskaini ahal izateko, Euskaltelek hitzarmen bat sinatu du Hispasat komunikazio-sateliteen operadorearekin. Zerbitzu honek aukera emango du, besteak beste, Interneten nabigatzeko eta abiadura handian sare sozialetara argazkiak igotzeko eta fitxategiak deskargatzeko, bezeroa edozein lekutan dagoela ere.

Hitzarmenak hiru urte iraungo du, eta aukera emango dio Euskalteli 25 Mb/s-eko banda zabaleko zerbitzua emateko EAE osoari —edozein lekutan bizi direnei—, Hispasaten sateliteen estaldura handiari esker, 30º Mendebaldeko posizio orbitalean kokatuta baitaude. Hala, Euskaltelek konektatuta egoteko aukera emango die Euskadiko edozein puntu geografikotatik konektatzen diren bere bezeroei, 76 zentimetroko diametroa besterik ez duten antenekin.

Ignacio Sanchis Hspasateko negozio-zuzendariak dioenez, “oso pozik gaude hitzarmen honekin. Argi uzten du, beste behin ere, satelite bidezko teknologia dela egokiena telekomunikazioetarako sarbide unibertsala emateko eta eten digitala murrizteko. Sateliteak ezinbestekoak dira Informazioaren Gizartea Lurreko edozein puntutara helarazteko kalitate-maila handian, hedapen azkarraren bidez eta arrazoizko kostuen truke”.

Aitor Markaida Euskalteleko negozio-zuzendariak, berriz, uste du hitzarmen honek “aukera emango digula gure merkatuarekin dugun konpromisoari erantzuteko, EAEko etxe eta enpresa guztiek informazioaren gizarterako sarbidea izan dezaten telekomunikazio-sare aurreratuenen bidez”.

Hala, Euskaltelek indartu egin du EAEko biztanleen % 100ari banda zabaleko Interneteko sarbidea emateko konpromisoa, eta Europako herrialderik aurreratuenen parean jarri du Euskadi informazioaren gizarteari dagokionez.

Une honetan, banda zabalaren ezarpen handiena duen estatuko erkidegoa da Euskadi (Europar Batasuneko herrialde liderren mailan dago, Suitzaren, Belgikaren, Herbehereen eta Luxenburgoren parean), Euskaltelen lidergoari esker. EAEn, banda zabal ultralasterrean, % 61eko merkatu-kuota du.

Bi motalitate: 10 GB eta 30 GB

Erabiltzaileak aukeratzen duen datu-trafikoko hileko bolumenaren arabera, Euskaltelek bi modalitate ditu satelite bidezko sarbiderako: 10 GB edo 30 GB. Kontratatutako bolumena gainditu ondoren, nabigatzen jarraitu daiteke, abiadura txikiagoan, edo 1 GB edo 5 GB-ko kargatzeak kontratatu. Hala, berriz abiadura handian nabiga daiteke. Edozein modalitate aukeratzen dela ere, biek ematen dute aukera jaitsierarako 25 Mb/s eta igoerarako 4 Mb/s-eko abiaduran nabigatzeko.

Nabarmentzekoa da satelite bidezko teknologiak dituen funtzionalitateei esker balio erantsiko zerbitzuak eskain daitezkeela, “Freezone ordutegia”, esaterako. Ordutegi horretan, 00:00etatik 8:00etara bitartean, nahi adina nabiga dezakete 30 Gb-eko modalitatea kontratatzen dutenek.

Etxean behar den konektagarritasun-ekipamenduari dagokionez, satelite bidezko beste produktu batzuen antzeko beharrak ditu: seinalea jasotzeko antena paraboliko bat eta modema. Azken horrek lotzen ditu antenako seinalea eta etxeko ordenagailua (PCa). Nahi izanez gero, WiFi bideratzaile bat ere jar daiteke, seinalea etxeko sarbide-puntu gehiagotan banatzeko.

EAEn banda zabaleko sareetarako sarbidea orokortzeko lanean jarraitzen du Euskaltelek. Satelite bidezko teknologiarekin, EAEko biztanleen % 100ek du mundu digitalerako sarbidea. Horren bidez, Euskaltelen helburu estrategiko nagusietako bat betetzen da, 2020rako Europako Agenda Digitalaren helburuekin bat etorriz.

Partekatu

Beste berri batzuk