Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, nazioartean erreferentea

Bizkaia

  • Atzerriko lau ordezkaritza jaso ditu Parkeak uztailan zehar, besteak beste Esloveniako enbaxadorearena.

visita Chilenos y embajador Eslovenia 012Eratu zenetik 30 urtera hurbiltzen ari denean, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak nazioartean eredugarri izaten jarraitzen du, bai beste Parke Teknologiko batzuentzat, baita gobernu zein enpresentzat ere. Horren erakusgarri da urtean zehar Parkeak jasotzen duen atzerriko bisita kopurua.

Aurtengo uztailaren lehen egunek lau ordezkaritza ekarri dituzte Bizkaiko Parkera. Uztailaren 3an Txileko Los Lagos eskualdeko taldea izan zen bisitari; eskualde hau Berrikuntza Estrategia propioa lantzen ari da eta garapen horretan bi helburu jarri ditu: alde batetik, Europako esperientzia arrakastatsuak ezagutzea eta bestetik, nazioarteko lankidetzak eta hitzarmenak ezartzea.

Uztailaren 7an berriz, Esloveniako enbaxadorearen bisita jaso zuen Bizkaiko Parkeak, Euskadira egindako bi eguneko bidaia ofizialaren barruan. Aljaz Gosnar, enbaxadari esloveniarrak Euskadiko Parke Teknologikoen sorrera, bilakaera eta egungo egoeraren berri izan zuen, Jose Miguel Corres parkeetako presidentearen eskutik.

Egun berean, Txileko Araucaniako ikerketa eta erakundeetako eragileak eta enpresariak ere egon ziren Parkean, batez ere bioteknologia eta nekazaritza gaietan interesatuta.

Uztailaren 9an berriz, Txiapaseko Unibertsitate Autonomoko Berrikuntza koordinatzaile orokorra Fernando Alvarez Simanen bisita jaso zuen Parkeak. Izan ere, Txiapasen Zientzia eta Teknologia Parkea eraikitzeko erabakia hartu baitute hango agintariek, Estatuko zientzia eta teknologia sistemaren tresna nagusi gisa. Horrenbestez, Bizkaiko Parkeak Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntza sisteman izan duen eta duen parte-hartzea bertatik bertara ezagutzea izan zen bisitaren helburu nagusia.

Partekatu

Beste berri batzuk