GAIA Trade Factory sozietate berriaren sustapena, IKT arloko sei enpresei sistemen garapen eta integraziorako nazioarteko lizitazioetan parte hartzeko aukera emango diena

Gipuzkoa

  • Bilbomática, Entelgy Ibai, GFI Norte, Ibermática, Near Technologies, Odei eta GAIA-Cluster TEIC enpresek entitate juridiko berriaren eraketa sinatu dute gaur goizez. Entitatea IKEI Aholkularitzaren lankidetzarekin zehaztu da eta bat dator Eusko Jaurlaritzaren dimentsionamendurako estrategiekin (SPRI).
  • Helburua GAIA Trade Factory sozietateak 2019an urtean 20 milioi euroko fakturazioa lortzea da eta, urte horretarako, bere jardueraren ondorioz bazkide diren enpresetan 400 lanpostu sortzea.
  • Entitate berria osatzen duten sein konpainiek 113,4 milioi euroko kopurua fakturatu zuten pasa den urtean eta 2.241 profesional baino gehiagori ematen die enplegua sistemen garapen eta integrazioaren alorrean.
  • Horrela, Europako instituzioek eta nazioarteko erakunde aldeaniztunek egindako lizitazio guztien % 1,8ko merkatu-kuota lortzea espero dute.

Gaia Trade FactoryIKT arloko aholkularitza, proiektu eta mantenurako euskal enpresa hauek: Bilbomática, Entelgy Ibai, GFI Norte, Ibermática, Near Technologies, eta Odei enpresek GAIA Trade Factory izeneko entitate juridiko berriaren eraketarako akordioa sinatu dute gaur goizez Bilbon. Aipatu entitatea IKEI aholkularitzarekin lankidetzan zehaztu da eta Euskal Herriko Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Klusterrak sustatu du (GAIA-Cluster TEIC), Eusko Jaurlaritzaren babesarekin (SPRI).

GAIA Trade Factory Europako erakundeek nahiz erakunde aldeaniztunek sustatutako nazioarteko lizitazioetan parte hartu ahal izateko xedez sortzen da (sistemen garapen eta integrazioaren alorrean). Entitate berria sei enpresen arteko lankidetzaren ondorioz eratzen da. Enpresa horiek elkarrekin lan egin eta baliabideak partekatzearen alde azaldu dira, elkarrekin nazioarteko merkatuetan sartu ahal izateko asmoz, aldi berean, beren lehiakortasuna hobetuz eta nazioarteari so beren negozio-bolumena areagotuz.

Zentzu horretan, aurreikuspenen arabera, 2019. urterako GAIA Trade Factory sozietateak 20 milioi euroko fakturazioa erdietsiko du. Zifra hori Sistemen alorreko lizitazio guztien % 1,8a da, izan ere, urtean 1.100 milioi euro inguru bideratzen dira Europako instituzioek (Europako Batzordea – bere 17 Zuzendaritza Nagusiekin- Parlamentua, Europako Kontseilua, 44 Agentziak eta beste zenbait Erakunde) nahiz erakunde aldeaniztunek (Munduko Bankua, EuropeAID Zuzendaritza Nagusia eta Garapenerako Banku Inter-amerikarra) sustatutako lizitazioetan.

Esleitzea aurreikusten den proiektuekin EAEn lanpostu zuzenak sendotzea espero da. Horrela, 2019. urterako GAIA TF sozietatearen enpresa bazkideen artean 400 enplegu sortuko direla usten da.

GAIA Trade Factory osatzen duten sei enpresek 113,4 milioi euro fakturatu zituzten joan den urtean (enpresa parte-hartzaileen diru-iturri guztien % 39) eta 2.241 pertsonei ematen die enplegua Sistemen Garapen eta Integrazioaren alorrean.

Nazioartekotzea eta berrikuntza

“GAIA Trade Factory sozietatearen helburua gure enpresen nazioartekotzea sustatzea da, nazioarteko eragile erreferente bilakatuz gure hartzaile diren bezero-segmentuentzat: Europako instituzio publiko eta erakunde aldeaniztunak. Hori lortzeko, presentzia komertzial egonkorra eta jarrera aktiboa izango duena sustatuko dugu merkatu eta bezero horiei so”, azpimarratu du goizean egindako prentsaurrekoan Manuel Salaverriak, GAIA-Cluster TEIC izeneko Klusterraren presidenteak.

Salaverriak azpimarratu duenez, berrikuntza da entitate berriaren beste helburuetako bat. “Berrikuntza sustatuko duen tresna izan nahi dugu lankidetza ardatz hartuta, elkarrekin abiaturiko nazioarteko proiektuen garapen homogeneo eta efizientea ahalbidetuz”, aipatu du.

Ildo horretatik, gogoratu du Euskal Klusterraren Plan estrategikoak bateratasunaren alde egiten duela partekatu eta hazteko asmoz, “bazkidetuen artean balioa erantsiz eta, gainera, administrazio, enpresa ardatz eta gizartearen aurrean konfiantza sortuz. GAIA Trade Factory sozietatearen sorrera enpresa-batasunaren adibide argia da “enpresa lehiatzaileen” lankidetzan oinarritua. Enpresa horiek eredu eta lanerako tresna berriak, berritzaileak, zehazten ari dira, epe ertain eta luzera bere fruitua emango dutenak”, nabarmendu du.

Bilbon goizean egindako prentsaurrekoan, era berean, GAIA Trade Factory sozietatea osatzen duten enpresetako arduradunek parte hartu dute. Waltter Mattheus, Bilbomática enpresako Zuzendari Nagusia; Entelgy Ibai enpresako Javier Astigarraga; GFI Norte Korporazio Taldeko Jose Echezarra; Ibermática enpresako Manuel Garcia; Near Technologies Norte enpresako Juan Antonio Goñi; eta Odei enpresako Jose Manuel Fernandez de las Heras.

Aurrekariak

GAIA Trade Factory sozietateak, software osagaiak sortzeko eta garapen-prozesuak bateratzeko bere erantzukizunen barnean, hau da, “Industrializaziorako” bere erantzukizunen barnean, 2012an Faktoria Kolektibo bat eratzeko abiatutako ekimen bat hartzen du oinarritzat. Bertan zortzi enpresek (aipatu 6 horiek eta beste 2) parte hartzen dute eta helburua parte hartzen duten enpresen banakako lehiakortasuna hobetzea da, osagai (produktuak) eta prozesuen bidez, eta ahaleginak, gaitasunak, baliabideak eta bakoitzaren inbertsioak uztartuko dituen lan partekatua oinarri duen sistema batekin.

 

Partekatu

Beste berri batzuk