“.EUS” Interneteko domeinuaren abiarazte-aldiari buruzko jardunaldia hartu dute Parke Teknologikoek

Bizkaia

Argazkia PUNTUEUS jardunaldiakAraba, Bizkaia eta Gipuzkoako Parke Teknologikoek eta Garaia Berrikuntza Guneak, “.EUS” Interneteko domeinu berriaren abiarazte-aldiari buruzko jardunaldia hartu dute. Enpresa Digitalak antolatutako jardunaldian, abiarazte-aldi honetan eta orohar domeinu berri bat hartzerakoan kontutan hartu beharrekoak izan dira aztergai.

PuntuEus Fundazioa izan da domeinu berriari buruzko argitasunak ematearen arduraduna: domeinuaren erabilgarritasuna, normaltasuna eta komunitate izaera, baita egokitzea erraza eta arrakastatsua izan dadin jarraitu beharreko prozesua ere. Izan ere, “.eus” domeinua hartzea, beste edozein domeinu, adibidez “.com” hartzea bezain erraza baita. PuntuEus Fundazioko arduradunek erregistro fase desberdinei buruz hitz egin zuten, domeinuak erregistratzeko ezarritako lehentasunak, aktibaziorako irizpideak, prezioak eta beste gai txikiago batzuk, baina garrantzitsuak, esate baterako, erregistroa markaren jabe den erakunde edo enpresaren izenean egitea, ez bitartekarien bidez. Hemendik aurrera, “.eus” domeinua fase berri baten sartuko da, erregistro librearen fasean hain zuzen ere.

PuntuEus Fundazioaren azalpenen ostean, Mondragon Unibertsitatearen eskutik, web gune bat “.eus” domeinura aldatzerakoan kontutan hartu beharrekoak aztertu ziren jardunaldiaren bigarren atalean. Migrazioa egin baino lehen eman beharreko urratsak definitu, prozesu osoan zehar web analitikaren garrantzia eta migrazio prozesua behar bezala bukatu dela ziurtatzeko beharrezko baieztapenak izan ziren aztergai. Prozesu horretan bi ikuspuntu izan behar dira kontutan: erabiltzailearena eta bilatzaileena, ezinbestekoa da bilatzaileek nola funtzionatzen duten ezagutzea, domeinu aldaketak ze eragin izango duen jakiteko.

Euskadiko Parke Teknologikoek “.eus” domeinua izango dute urtea amaitu orduko.

Partekatu

Beste berri batzuk