TECNALIAk eta LABAQUAk ingurumen-zerbitzuetako enpresa berri bat sortu dute

Bizkaia

TECNALABAQUA enpresak globalago eman ditzake ingurumenarekin erlazionatuak dauden hainbat zerbitzu, bai laborategiko analisi klinikoen eta arauzko nahiz borondatezko ikuskatzeen alorrekoak eta bai laguntza teknikokoak

Nueva empresa TecnaliaTECNALIA ikerketa-zentroak eta LABAQUA ingurumen-zerbitzuetako enpresak akordio bat adostu dute, TECNALABAQUA izeneko AIE edo interes ekonomikoko taldea sortzeko; haren % 50 LABAQUAren esku egongo da, eta gainerako % 50a, TECNALIAren esku.

TECNALABAQUA enpresa berriak zerbitzu globalagoa emango du ingurumenarekin erlazionatuak dauden hainbat alorretan, bai laborategiko analisi klinikoen eta arauzko nahiz borondatezko ikuskatzeen alorretan eta bai laguntza teknikoen alorrean.

TECNALIAren Ingurumen Kontroleko laborategiaren bereizgarri izan diren ahalmen tekniko, egiaztapen, esperientzia eta zorroztasun tekniko berberak izango ditu TECNALABAQUAk, baita, LABAQUAri esker, sare nazional bat, ahalmen tekniko handiagoa eta merkatu nazionaleko presentzia handia ere.

Hala, alor horretako erreferentziako laborategia izango da TECNALABAQUA Euskadin, Nafarroan, Errioxan eta Kantabrian. Horrez gain, orain arte bazkide bakoitzak bere jarduera-eremuetan egiten zituen proiektuak baino handiagoak gidatuko ditu

TECNALIAko Zerbitzu Teknologikoetako zuzendari José Luis Elejaldek azalpen hau eman du: “ingurumen-zerbitzuetan lider nazionala den bazkide bat bilatu dugu, merkatuaren gaur egungo eskakizunetara egokitzeko kaudimen teknikoa emango ziguna, eta, aldi berean, gure giza kapitalaren garapen profesionalaren beharrei erantzungo ziena. Horregatik hautatu dugu LABAQUA, ingurumen-aholkularitzaren eta -zaintzaren alorrean eta analisi-zerbitzu teknologikoetan liderra”.

Bestalde, LABAQUAko zuzendari nagusi Guillermo Pascualek esan duenez, enpresa-proiektu berri hau “urrats garrantzitsua da hautatutako esparru geografikoari erantzuteko egiten ari garen garapenean. TECNALABAQUAk bezeroengandik hurbilago egoten lagunduko digu”.

Partekatu

Beste berri batzuk