Dubaik Tecnaliako Suteen aurkako Segurtasunerako Laborategia aintzatetsi du

Araba

Tecnaliako Suteen aurkako Segurtasunerako Laborategiak Dubaiko Barne Ministerioaren menpeko Dubai Civil Defence (DCD) erakundearen aintzatespena jaso du. Erakunde horrek suteen aurkako ezaugarriak dituzten eraikuntzako produktuen sarrera onartzeko eskumena du Arabiar Emirerrietan.

Dubai20Tecnalia20II20300Horrela, Tecnalia, esparru honetako erreferentzia bihurtu diren mundu osoko zentrorik ospetsuenak biltzen dituen zerrenda apartan sartzeko aukera izan du, DCDek ezarritako betebeharrak eskakizun gorenekoak baitira.

Aintzatespen horrek aparteko lehikortasun-abantaila ematen die suteen aurkako ezaugarriak dituzten eraikuntzako produktuen fabrikatzaileei, Arabiar Emirerrietarako esportazioak egiterakoan. Gogoan izan, DCD dela, Arabiar Emirerri Batuetako eraikuntza-lanetan erabili beharreko suaren aurkako produktuak herrialde hartara sartzea baimentzeko eskumena duen erakundea.

Korporazio teknologikoak urriaren amaieran jaso zuen aintzatespena lortzeko prozesua 2013aren bukaeran hasi zen. Prozesu honetan, euskal erakundeak suaren aurkako laborategiaren gaitasunak aurkeztu ditu Dubain, eta DCDren ordezkari-talde batek Tecnaliaren instalazioak bisitatu ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk