Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea Araba, Bizkaia eta Donostiako Parke Teknologikoek eta Garaia Berrikuntza Guneak osatzen dute. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan estrategikoki banatutako lau azpiegitura hauetan, Enpresak, Zentro Teknologikoak, Unibertsitateen Ikerketa Unitateak eta Ikerketa Zentroak kokatzen dira, guztiak ere teknologi maila altukoak. Euskadiko Teknologia Parkeen Sarearen filosofiak lau parkeetako jardueren koordinazioa du oinarri, eta elkarren osagarri diren arlo teknologikoetara bideratutako estrategia du. Horrez gain, telekomunikazioen Intraneta dute, parke horietan jardunean dauden enpresa guztien arteko lotura posible egiten duena.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea