BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroa

Teknologia gazteengana, bereziki bigarren hezkuntzako ikasleengana hurbiltzea eta, aldi berean, kultura zientifiko-teknologikoa sustatzea dira BTEK, Teknologiaren Interpretazio Zentroaren helburu nagusiak. Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeako 602 lursailean kokatutako zentroaren helburu hauek betetzeko, gune desberdinetan banatutako espazioa garatu da bertan. paisaian erreferente bezala ulertu zuen arkitektoak eraikina, kanpoaldean banatuta baina lur-azpian lotuta dauden piramide formako bi bolumenen bidez. Arkitekturako hainbat sari jaso ditu eraikinak.