Arabako Teknologi Parkeak eskaintzen dituen zerbitzuek kalifikazio oso ona jaso dute bezeroengandik

Araba

Arabako Teknologi Parkeak bezeroen artean urtero egiten duen zerbitzuen ebaluazioak emaitza oso onak jaso ditu oraingoan ere. Bezeroen asebetetze maila ezagutu, iradokizunak jaso eta eskaintzen dituen zerbitzuen kalitatea hobetzen jarraitzeko asmoz egiten da ebaluazioa eta egindako azkenak, 2011ko urteari dagokionak, 7,80ko batezbestekoa lortu du.

Arabako Teknologi Parkeak, 20/03/2012

Bezeroarenganako Arreta Zerbitzua izan da parkean kokatutako enpresen balorazio onena merezi izan duena, 8,8 punturekin, eta atal horren barruan arreta telefonikoak bikaina lortu du, 9 punturekin.

Aretoak alokatzeko zerbitzuak 8,4 punturekin baloratu dute bezeroek, aretoen garbitasuna eta mantenua izan delarik puntu gehien lortu duen atala, 8,8.

7,9ko batezbestekoa lortu duen Azpiegituren barruan, lorategi eta urmaelak, eta enpresak kokatzeko eremu egokiaren atalek jaso dute baloraziorik onena, 8,3 puntu lortuz.

Berrikuntza eta Enpresa Sustapenak 7,6 puntuko batezbestekoa lortu du eta atal honen barruan, berrikuntza zerbitzuko arduradunengandik jasotako arreta eta jardunaldi teknologikoak izan dira puntu gehien lortu dutenak, 8,2 eta 7,9 hurrenez hurren.

7,1 puntuko batezbestekoa jaso duen Zerbitzu Orokorren atalaren barruan, Segurtasuna eta Zaintza izan da atalik baloratuena, 8,6 punturekin.

Aipatzekoa da, Arabako Teknologi Parkeak hainbat hobekuntza egin zituela 2011.urtean zehar arlo desberdinetan, besteak beste:

Erakusketa aretoko klimatizazioa optimizatu, auto elektrikoentzako errekarga puntuak eta bizikleta elektrikoak Mugituz egitasmoaren barruan, eta enpresei zuzenduta, ingurumen-orientaziorako doako zerbitzua martxan jartzea. Bezeroek egindako eskaerei erantzuna emateko Parkeak egindako hobekuntzak dira eta, zalantza barik, Parkearen irudia hobetzen lagundu dutenak.

Partekatu

Beste berri batzuk