Zamudio/Derio

Estatuko lehenengo Parke Teknologikoa izan zen; aitzindaria da, beraz, eta euskal zientzia- eta teknologia-ekosistemaren eredu eraldatzaile baten erreferentea.

Campusari buruz

1985ean inauguratu zen Zamudio/Derioko Campusa, eta mundu osoko Parke Teknologiko eta Berrikuntza Gune ugaritarako bidea markatu zuen.

Harrezkero, Parkearen sendotzea eta hazkundea ekonomia dinamizatzeko eta eraldatzeko motorra izan dira. Zamudio eta Derio udalerrietan dago Campusa, eta talentua erakartzeko eta talentuaren leialtasuna lortzeko eta Parkeko instalazio abangoardistetan proiektu estrategikoak hartzeko duen gaitasunagatik nabarmentzen da. Natura-ingurune pribilegiatu batean dago, eta berrikuntzaren eta jasangarritasunaren alde egin duen apustuari esker, berrikuntzaren Euskadiko gune garrantzitsuenetako bat da gaur egun.

Ikusi Campusaren mapa

Campuseko zerbitzuak

Zamudio/Derioko Campusean, edozein proiektutarako enpresa-garapen eta garapen profesional handiena bermatzen duten zerbitzu bereizgarriz osatutako eskaintza integrala du Euskadiko Parke Teknologikoak.

Ezagut itzazu Euskadin zientziarekin eta teknologiarekin lotutako negozio-ekosistemarik handiena osatzen duten zerbitzuak eta, bikaintasun, berrikuntza eta bizi-kalitateko testuinguru batean, enpresen eta enpresetako pertsonen hazkuntza profesionalerako diseinatuta dagoen lankidetzako ingurune bateko kide izatearen abantailak.

Aretoak eta lan-espazioak alokatzea

Zamudio/Derioko Campusak ekitaldiak, laneko batzarrak edo jarduera profesionalak egiteko alternatiba integral, malgu eta eskuragarriak eskaintzen dizkizu.

Edozein behar duzula ere, zure ekitaldirako edo laneko batzarrerako proposamen egokiak ditugu.

  • Erabilera anitzeko 13 areto, ekitaldi eta batzarretarako espazioarekin
  • 225 lagunentzako auditorioa
  • Errealitate birtualeko aretoa
  • Batzar aretoa
  • KreaGune – Sormenerako aretoa

Espazioak

Zamudio/Derioko Campusean bat egiten dute azpiegitura berde eta adimentsuak eta pertsonentzako pentsatutako arkitektura abangoardistak, ingurune seguru, jasangarri eta naturarekin errespetuzko batean.

Tamaina txikiko lokalak zein partzela urbanizagarriak ditugu; horrela, Zamudio/Derioko Campusak espazio malguak, argitsuak eta seguruak jasotzen dituen katalogoa eskaintzen dio edozein enpresa-proiekturi, haren beharretara egokitutako espazioekin.

Informazioa eskatu

Harremanetarako

Informazio gehiago eskuratzeko, jar zaitez harremanetan Zamudio/Derioko Campusarekin.

Zamudio/Derioko Campusean dago behar duzun guztia.

Kokaleku baterako, azpiegitura eta abangoardiako zerbitzuetarako ateak irekitzen dizkizugu. Gehiago jakin nahi baduzu, dei iezaguzu.

Informazioa eskatu