Digitalizazioa: I+G+b esparruan nazioarteko lankidetza finantzatzeko aukerak

Enterprise Enterprise Europeko kide diren Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak, SPRIk eta BEAZek jardunaldi hau antolatu dute Eusko Jaurlaritzarekin eta Garapen Teknologikorako eta Berrikuntzarako Zentroarekin (CDTI) elkarlanean. Jardunaldian, digitalizazioari lotuta dauden eta nazioarteko lankidetzaren bidezko I+G+b proiektuak aurkezteko deialdiak azalduko dira: osagaiak, konputazio‑sistemak eta ‑plataformak; elektronika, fotonika, komunikazio aurreratuak, robotika, teknologia kuantikoak eta grafenoan oinarritutako teknologiak, adimen artifiziala, hurrengo belaunaldiko Internet, errealitate hedatuko teknologiak eta ingurune murgiltzaileak, etab.

Jardunaldia enpresa eta enpresa-elkarteetako, klusterretako, aholkularitza-etxeetako eta abarreko I+G+b eremuko zuzendaritza-ardurak edo ardura teknikoak dituztenei, eta Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileei zuzenduta dago.

Jardunaldian zehar bilerak antolatu ahal izango dira Europako Horizon programaren Harremanetarako Puntu Nazionalarekin eta Enterprise Europe Network sareko adituekin.

Proiektu ideiak berrikusteko interesa izanez gero, aldez aurretik formularioa bete beharko da, elkarrizketa eskatzeko, eta glarrauri@innobasque.eus helbidera bidali. Inprimakiak aurkezteko azkeneko eguna 2023/01/24a izango da.

09:30 – 09:45

Ongietorria Alberto Fernández. Teknologia eta Berrikuntzako zuzendaria. Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila. Eusko Jaurlaritza.

09:45 – 10:15

Horizon Europe programako 4. klusterreko (Digitala) ikerketa‑ eta berrikuntza‑proiektuetarako deialdien argitalpena 2023-2024 aldirako. Fernando Martín Galende. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI.

10:15 – 10:30

Proiektu‑proposamen arrakastatsua prestatzeko lehenengo urratsak. Fernando Martín Galende. Harremanetarako Puntu Nazionala. CDTI.

10:30 – 10:50

Proiektu bat idazteko aholkuak ebaluatzaile aditu baten ikuspuntutik. Diego López de Ipiña. Irakasle eta ikertzaile nagusia. Deustuko Unibertsitatea

10:50 – 11:20

Kafea hartzeko atsedenaldia.

11:20 – 11:50

Digital Europe: teknologia digitalak enpresetara hurbiltzeko finantzaketa‑programa berria

  • Basque Digital Innovation: Euskadiko enpresen eraldaketa digitala eta jasangarria sustatzea teknologiaren bidez. Susana Larrea. Trantsizio estrategikoak. Spri.
  • Hurrengo deialdietako aukerak enpresentzat. Baieztatzeke.
11:50 – 12:10

Zer da kateko finantzaketa? Hurrengo deialdiak. Jonatan Amenedo, Dativeko CEO

12:10 – 12:30

EUREKA klusterrak: elkarlana sustatzea industriako enpresa handiekin, ETE-ekin, ezagutza-institutuekin eta mundu osoko azken erabiltzaileen erakundeekin. Patricia Tamés. AFM Cluster for Advanced & Digital Manufacturing Technologies‑eko zuzendariondoko nagusia.

12:30 – 13:00

I+G+b esparrua nazioartekotzen laguntzeko mekanismoak: Bezeroaren bidaia. Enpresei berrikuntzako eta nazioartekotzeko prozesuetan laguntzeko hurbilketa berria. Garbiñe Larrauri. Enterprise Europe Network-eko aditua. Innobasque.

11:30 – 14:00

14:00. Proiektu‑ideiak berrikusteko elkarrizketak; aurretiazko eskaera egin behar da.

IZENA EMATEA

Xehetasunak

Data

31 urtarrila 2023

Ordua

09:30 - 13:00

Kokapena

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea

Partekatu

Beste ekitaldiak