Ormazabal berrikuntza sustatzen du eta 545 milioiko salmentak lortu ditu

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen Ormazabal taldeak, erdi-tentsioko energia elektrikoa banatzeko ekipamenduen fabrikatzaile nagusietako batek, bere negozio-zifra 545 milioikoa izatea lortu du eta bere berrikuntzaren aldeko apustu historikoari eutsi dio teknologiaren aldetik sektoreko lehen postuetan bere lekua sendotzeko asmoz. Ormazabalek sektore elektrikoan zerbitzu integralak eskaintzen ditu eta transformazio-zentroetako ekoizpen-prozesu osoa biltzen du, hala nola, ingeniaritza, diseinua, fabrikazioa, instalazioa eta zerbitzugintza. Atzerrian, produkzio-instalazioak ditu Frantzian, Alemanian eta Txinan.

Partekatu

Beste berri batzuk