Donostian 22 herrialdetako 1.600 ikertzaile bildu ditu Tecnaliak

Bizkaia

Tecnalia korporazioak atzo Donostiako Kursaal Auditoriumean euskal ikerketa-zentroetako korporazioa osatzen duten 1.600 pertsona -22 herrialdetakoak- bildu zituen bere hogei negozio-unitateen proiektua partekatzeko eta jarduerarik nabarmenena ezagutzeko helburuarekin. Tecnaliako presidentea den José Maria Echarrik adierazi zuenez, “alor guztietan hazi da, enplegu gehiago sortuz, industria-sarearen garapen teknologikoari ekarpen handiagoa eginez, nazioarteko alorretan gehiago parte hartuz eta ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren alorrean erreferentziazko eredu bihurtuz”.

Partekatu

Beste berri batzuk