Cidemco Tecnaliari atxikiko zaio

Bizkaia

Azpeitiko Cidemco zentro teknologikoa aurten atxikiko zaio Tecnaliari, hortaz, sare honetara gehitzen den zortzigarren ikerketa-zentroa izango da. Cidemcok bereziki eraikuntzarekin loturiko 600 bezero ingururen produktuak ikertzen, ebaluatzen eta ziurtatzen ditu. Erakunde honek, besteren artean, leihoak, beirak, sarrailak, aldamioak eta harresiak aztertzen dituzten 130 langile ditu gutxi gora behera. 1988an 18 altzari-enpresek sortu zuten erakunde honek iaz bere hogeigarren urteurrena ospatu zuen eta gaur egun, instalazioak 11.000 metro koadrotan banatzen dira.

Partekatu

Beste berri batzuk