Zientziak Euskadi aukeratu du

Bizkaia

Euskadi asko aldatu da denbora gutxian. Bertako zientifikoek alde egiten zuten herrialdea izatetik nazioarteko ikertzaileen helmuga izatera pasatu da. Eusko Jaurlaritzak sektore honen alde egindako apustua sendoa da eta CIC bioGune horren adibide garbia dugu. Bizkaiko Teknologia Parkean kokatuta dagoen zentro honek ia kontinente guztietako ehun zientzialari inguru ditu. Euskal zientzialariek ez dute kanpora joan beharrik eta gainera, beren kide atzerritarrek Euskadi aukeratzen dute ikertu eta lan egiteko. Baldintzek eta euskal Administrazioak egindako erabateko apustuak euskal zentroetan beren buruak astintzen dituzten nazioarteko aditu ugari konbentzitu dituzte. “Euskadik ikerketaren aldeko apustu handia egin du. Hemen gure proiektuak jorratzeko behar dugun guztia dugu. Apustua arrakastatsua izan dadin behar den guztia dugu. Norberaren gaitasunen menpe egongo da, baina hemen burujabe izateko, gure ideiak garatzeko aukera eman digute”, baieztatu dute.

Partekatu

Beste berri batzuk