Consorcio ESS – Bilbao ekainean ioi-zentroa martxan jarriko du Zamudion

Bizkaia

Europako Espalazio Iturriaren behin betiko kokapena noiz erabakitzen den zain, ESS-Bilbao partzuergoak Bizkaiko Teknologia Parkean kokatzen den Neutroien Berrikuntza Zentroa aurkeztu zuen atzo. Aurtengo ekainean bere jarduerari ekingo dion instalazio hori ioi-iturri ezberdinak probatzeko balioko du, hala nola, ISISek Erresuma Batuan erabiltzen duena edo SNSk Estatu Batuetan garatzen diharduena. Josu Egiak, proiektuaren I+G koordinatzaileak azaldu zuenez, “helburua jokaera onena duena zein den jakitea da, hori izango baita espalazio-iturrian erabiliko dena”. Hurrengo astean Barakaldoko BECen nazioarteko mintegi bat egingo da eta bertan ia ehun adituk neutroien teknologiaren aurrerapen berrienak erakutsiko dituzte. Ekarpenek ESS-Bilbao proiektua berriz diseinatzea ahalbidetuko dute.

Partekatu

Beste berri batzuk