Gaiak euskal enpresak satelite bidezko nabigazio-sisteman sartzea sustatu du

Bizkaia

Elektronika, Informatika eta Telekomunikazioen Euskal Klusterreko (Gaia) ordezkaritza Erromara bidaiatu berria da Sidereus egitasmoaren nazioarteko bileran parte hartzeko. Horren bidez, Txina edo India moduko herrialdeekin lankidetzan, EBk bultzatutako Galileo nabigazio-sistema europarrerako produktuak eta zerbitzuak sustatu eta sortu nahi dira.

Europar Batasunak eta Europako Espazio Agentziak partzuergo bat abiarazi zuten 2002an Galileo kokatze-sistema garatzeko helburuarekin eta GPSari –Estatu Batuek kontrolatutako teknologia– aurre egin nahian. Filas, Lazio eskualde italiarreko Berrikuntza Agentzia, da Galileo sistema berrian aplikazioak gehitzeko asmoa duen Sidereus proiektuaren koordinatzailea eta Europako Batzordeak egitasmo hori finantzatzen lagundu du Asia Invest programaren bidez. Aipatu programa EBko eta Asiako enpresen arteko lankidetzaren alde egiten duen eta horri eusten dion Europar Batasunaren ekimena da.

Partekatu

Beste berri batzuk