Gaia klusterreko enpresek iaz 3.315 milioi euro fakturatu zituzten, %9,3 gehiago, alegia

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkean egoitza duen Gaia klusterrarekin kidetutako 238 euskal konpainiek, elektronika, informatika eta telekomunikazioen alorrekoak, 3.315 milioi euro fakturatu zituzten iaz. Zifra horrek %9,3ko igoera adierazten du aurreko ekitaldiari dagokionez. 2008an I+Gn egindako inbertsioa 125 milioi eurokoa izatera heldu zen, hau da, %8,22 gehiago; bestalde, enplegua %8,25 hazi zen, 12.053 langilera arte. Era berean, esportazioei dagokien negozio-zifra 749 milioi eurokoa izan zen, %6,69ko hazkundearekin.

Partekatu

Beste berri batzuk