UPV/EHUko Zientzia Parkea proiektuaren garapenerako azken tramitea burutu da

Bizkaia

Unibertsitate Publikoak Zientzia Parkea egiteko Leioako campuseko lurren kontsezioa eman dio Bizkaiko Teknologi Parkeari eta, aldi berean, Unibertsitatea Teknologi Parkearen akziodun bilakatu da.

Bizkaiko Teknologi Parkeak eta Euskal Herriko Unibertsitateak berebiziko bultzada eman diote UPV/EHU Zientzia Parkearen proiektuari, honen garapenerako beharrezkoa zen tramiterik garrantzitsuena gainditu ondoren. EHUk Leioako campuseko 184.500metro koadroko lursailaren kontsezioa eman dio Bizkaiko Teknologi Parkeari, honek Zientzia Parkearen proiektua kudeatzeko. Aldi berean, Euskal Herriko Unibertsitatea Bizkaiko Teknologi Parkeko akziodun bihurtu da, bere Administrazio Kontseiluan sartuz.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa eta Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo sailek bultzatutako Zientzia Parkearen helburu nagusien artean honako hauek daude: unibertsitate eta enpresaren arteko harremanak sendotuko dituen bikaintasun eta berrikuntza gune bat eratzea, eta oinarri teknologikoko enpresa berriak eta kualifikazio altuko lanpostuak sortzea. Zientzia Parkeak lehen mailako azpiegiturak eta proiektu estrategikoak izango ditu:

– Egoitza – Zientzia Parkeak Egoitza-Eraikina izango du, enpresa inkubagailuak, OTRI bulegoa, aholkularitza eta informazio zerbitzuak, bulegoak, bilera gelak, lehen empresa-proiektuetarako guneak etabarrekin.
– ESS Bilbao – Europako espalazio bidezko neutroien iturriaren Espainiako egoitza kokatuko da bertan.
– Biofisika Bizkaia Unitatea –
– Plataforma teknologikoak – Bi eraikin izango dira eta bertan diziplina anitzeko hainbat lan talde kokatuko dira.
– I+G+b eraikinak – 11 eraikin egingo dira oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak eta enpresen I+D+bko unitateak hartzeko.

400 milioi euro inguruko inbertsio publiko/pribatua suposatuko duen azpiegitura berri honen eraikitze lanak urte amaieran abiaraziko dira, egoitzaren eraikuntzarekin.Egoitza-Eraikina egiteko lanak joan den apirilaren bukaeran esleitu ziren. Zientzia Parkearen Eraikuntza lanak hiru fasetan egitea eta 2013rako lehen eraikinak operatibo egongo direla aurreikusten da.

Partekatu

Beste berri batzuk