Ikasplay-k Espainiako Enpresa Gazte Ekintzaileari Saria jaso du

Gipuzkoa

Ikasplay-k, Donostiako Teknologi Elkartegian kokatzen den “bideojoko serioak” egiten dituen enpresa donostiarrak, Espainiako Enpresa Gazte Ekintzaileari Saria jaso du, 10.000 eurorekin batera.

Ekitaldia otsailaren 28an izan zen, Valentzian, eta Ikasplay, 2007an sortutako enpresa arrazoi ezberdinakaitik saritu zuten, hau da, 8 injenieri gaztek osotutako enpresa gaztea izateagatik ezeze, egiten duen lan berritzaileagatik ere: matematika edo historia ikasteko, zein era anitzeko simulatzaile enpresarialetan aritzeko bideojokoak, hain zuzen ere. Eta guztia era askotako publiko motari zuzendua, material hau eskatzen dutenak ikasleak zein enpresa zuzendariak direlako.

Valentziako hau ez da Ikasplay-k jasotako sari bakarra, iaz Eusko Jaurlaritzaren “Migel Altzo” saria eskuratu zuelako 15-16 urteko gazteei zuzendutako hezkuntza-bideojokorik onenagatik, eta Zaragozan, Enpresa Gazte Berritzaileari bigarren saria jaso zuen, eta baita, digitalizazioari buruzko europar golardoa ere, Burgosen.

Valentzian eskuratutako sariari esker, Ikasplay ezaguna egingo da enpresa eta hezkuntza-zentro eta erakunde gehiagoren artean.

Partekatu

Beste berri batzuk